Iraileko kirol eta zirku-antzerki kanpusean izena emateko epea zabalik da

Bi kanpusak irailaren 2tik 6ra bitartean eskainiko dira, eta interesdunek ekainaren 23ra bitarte dute izena emateko epea, online, udal webgunean edo Gazte Informazio Bulegoan.

Azken bi urteetako ekimenari jarraipena emanez, Amorebieta-Etxanoko Udalak Iraileko Kanpusa antolatu du aurten ere, haur eta gazte zornotzarrei zuzenduta. Aurten, hain zuzen, bi kanpus egongo dira aukeran: kirol kanpusa bata eta zirku-antzerki kanpusa bestea.

Bi kanpusak irailaren 2tik 6ra bitartean eskainiko dira, euskara hutsean, eta, ohiko moduan, kirol eta kultura instalazioetan eramango dira aurrera.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek ekainaren 23a bitarte dute izena emateko aukera, online, Amorebieta-Etxanoko webgunean edo Gazte Informazio Bulegoan. Kanpus bakoitzeko plaza kopurua mugatua da (100 ume) eta izena eman duten neska-mutikoak eskainitako plaza kopurua baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko da nork hartuko duen parte. Kasu horretan, lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatutako haur eta gazteek.

Kirol Kanpusa

Iraileko kirol kanpusa 2013-2018 urte artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta, besteak beste, eskubaloia, waterpoloa, mendira ibilaldia, hockeya, paddela, tenisa edota jolas tradizionalak egingo dituzte. Esan bezala, izen ematea zabalik dago ekainaren 23a bitarte eta izena emateko garaian ezinbestekoa izango da hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx txartela) aktibatuta izatea. Matrikularen kostua 51,50€koa da (deskontuak eta hobariak oinarrietan finkatuta). Izena eman dutenekin aurkezpena egingo da uztailaren 11n, arratsaldeko 17:30ean, Zelaieta Zentroko auditorioan. Bilera campusari buruzko zalantzak argitzeko izango da.

Kanpusa, halaber, irailaren 2tik 6ra egingo da, 09:00etatik 14:00etara.

Zirku-antzerki kanpusa

Kasu honetan, kanpus hau 2013-2020 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago eta honako hauek dira Campusetan egingo dituzten jarduerak: Aereoak, akrobazioa, antzerkia, malabareak/orekak eta txiki txokoa.

Kirol kanpusean bezala, izen ematea zabalik dago ekainaren 23a bitarte eta izena emateko garaian ezinbestekoa izango da hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx txartela) aktibatuta izatea. Matrikularen kostua 51,50€koa da (deskontuak eta hobariak oinarrietan finkatuta). Izena eman dutenekin aurkezpena egingo da uztailaren 11an, arratsaldeko 18:00etan, Zelaieta Zentroko auditorioan. Bilera campusari buruzko zalantzak argitzeko izango da.

Kanpusa, halaber, irailaren 2tik 6ra egingo da, 09:30etik 13:30era

Konfirmazioa eta ordainketa

Bi kasuetan, plazak mugatuak dira eta matrikulazio gehiegi izanez gero, zozketaz esleituko dira plazak, ekainaren 25ean. Plazen esleipena mezu bidez jakinaraziko da eta behin baieztapena jasota, ordainketa uztailaren 1etik 10era egingo da, Udalaren kutxazainetan (Udaletxean edo Zelaietan). Epea igarotakoan, konfirmazioa eta ordainketa gauzatzen ez badira, plaza galduko da.