Irailaren 9an abiatuko da Eskola Bideak ekimena, ikastetxera oinez, modu seguru, jasangarri eta osasungarrian joateko proiektua

Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko ikastetxeekin elkarlanean landutako ekimena da eta helburu du, hain zuzen, ikastetxeetarako ibilbideak seguruak eta jasangarriak izatea, besteak beste, kutsadura murrizteko eta bizimodu osasungarria sustatzeko.  

Zentro bakoitzak bere ibilbidea izango du, eta elkarguneak, leku estrategiko, seguru eta eremu irisgarrietan kokatu dira, ikasleak batzeko. 

Udako oporraldia amaitu eta ikasturte berria hastear dagoen honetan, Amorebieta-Etxanoko Udalak Eskola Bideak ekimenaren hasiera eguna iragarri eta proiektuaren inguruko zehaztapenak azaldu ditu gaur goizean egindako agerraldian. Hala, irailaren 9a izango da Udalak eta herriko ikastetxeek elkarnalean landu eta garatu duten proiektu honen abiatze data.  

Ikastetxera oinez, modu seguru, jasangarri eta osasungarrian joateko diseinatutako ekimena

Eskola Bideak proiektua Agenda 2030 programaren baitan landua izan da, helburu nagusi batekin: herriko ikasleak oinez joatea beren ikastetxeetara, modu seguru, jasangarri eta osasungarrian.

Hala, proiektua bera eta ibilbideak hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan diseinatu dira. Horri jarraiki, zentro bakoitzera oinez joateko bide seguruak identifikatu eta diseinatu dira herrian eta horrekin batera, ikasleak elkartzeko elkarguneak ere zehaztu dira, horiek etxebizitzak eta ikastetxeen kokapena kontuan hartuta, ahalik eta eraginkorrenak eta seguruenak izateko. 

Zentro bakoitzak, beraz, bere ibilbidea izango du eta ibilbide horiek guztiak, ikasleak beren ikastetxeetara modu seguruan joateko pentsatu dira, modu horretara, kotxez egiten diren desplazamenduak eta ondorioz, kutsadura ere murriztuz eta ikasleen artean bizimodu osasungarria sustatuz. 

Aipatutako helburu horiez guztiez gain, Eskola Bideak proiektuak gure haurrentzat bide-segurtasuna hobetzen du eta autonomia ere sustatzen du. Horrez gain, ingurumenarekiko errespetua ere oinarri du, guretzat funtsezkoa baita haurrek txikitatik ikastea zein garrantzitsua den ingurumenarekiko arduraz eta errespetuz jokatzea”, adierazi du Esther Torviscok, Agenda 2030rako zinegotziak. 

Begiraleen laguntza, iraila urria bitartean

Ibilbideak jada definituta eta zehaztuta dauden arren, lehen asteetan, ikasleek begiralez lagunduta egingo dituzte ikastetxeetara ibilbideak, horiek barneratu eta ikasi arte. Hori horrela, begiraleak ibilbide bakoitzaren hasieran egongo dira, ikasleak elkarguneetan jaso eta ikastetxeetaraino laguntzeko. “Ibilbide berriekin ikasle guztiak eroso eta seguru sentitzea da gure helburu nagusia, eta horregatik, desplazamendu-metodo berri honetarako trantsizioa ahalik eta arinena izatea nahi dugu”, adierazi du Sonia Cabezak, Gizarte Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Arreta Zerbitzuko zinegotziak. 

Elkarguneak, halaber, ikasleek 2030 Eskola Agendaren udal foroan bozkatutako irudiarekin seinaleztatuta egongo dira.

Lankidetza ardatz

Proiektu horri esker, ikasleak modu seguru eta jasangarrian joango dira eskolara, eta, horrez gain, ikasleen, udalaren eta, oro har, komunitate osoaren arteko lankidetza sustatuko da, Eskola Bideak proiektuak arrakasta izan dezan elkarlana ezinbestekoa izango delako. 

Proiektua hasi eta hilabetera, ekimenaren ebaluazioa egingo da, inkesta eta elkarrizketen bidez, proposamenak jasotzeko eta hobekuntzak txertatzeko. 

Elkarguneak eta ibilbideak ikastetxe bakoitzeko

  • Larrea eskola, sarrera ordua 9:30

Elkargunea Herriko plaza eta ibilbidea: Herriko plaza (9:05)-Luis Urrengoetxea kalea  (9:05)-Euskal Herri enparantza (9:08)-Larrea erreka  (9:12) -Larrea eskola (9:25). 

  • Andramari ikastola, sarrera ordua 8:55

Elkargunea herriko plaza eta ibilbidea: Herriko plaza (8:25)-Luis Urrengoetxea kalea (8:25)-Euskal Herri enparantza (8:28)-Larrea erreka (8:32-Andramari ikastola (8:50). 

  • Karmengo Ama ikastetxea, sarrera ordua 8:55

3 ibilbide: 

  1. Elkargunea Gudari kalea eta ibilbidea: Gudari kalea (8:45) – Karmengo Ama ikastetxea (8:50)
  2. Elkargunea Sabino Arana kalea eta ibilbidea: Sabino Arana kalea (8:40)- Ibaizabal kalea (8:45)- Karmengo Ama ikastetxea (8:50).
  3. Elkargunea Osasun zentroa eta ibildea:  Osasun zentroa (8:35), Gernikako plaza (8:37), Zubiondo parkea (8:40), Enrike Renteria kalea (8:42)- Karmengo Ama ikastatxea (8:50).
  • El Carmelo ikastetxea, sarrera ordua 8:55

3 ibilbide: 

  1. Elkargunea Gudari kalea eta ibilbidea: Gudari kalea (8:40)-Sabino Arana kalea (8:43)- El Carmelo ikastetxea (8:50). 
  2. Elkargunea San Pedro Kalea eta ibilbidea: San Pedro kalea (8:40)- Sabino Arana klea (8:43)- El Carmelo ikastetxea (8:50).
  3. Elkargunea Zubiondo parkea eta ibilbidea: Zubiondo parkea (8:40)- Gernikako plaza (8:42), Osasun zentroa (8:45)- Arraibi plaza (8:47) -Carmelo ikastetxea (8:50).