Irailaren 2an hasiko da Amorebieta-Etxanon urritik abendura bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epea

Izen-emateak irailaren 11ra arte egongo dira zabalik.

Irailaren 13an zozketa egingo da eskaintza baino eskaera gehiago duten ikastaroetarako. Egun horretatik aurrera aukeratuak izan diren jakin ahal izango dute hautatuek, eta irailaren 24ra arte izango dute plaza baieztatzeko.

Datorren irailaren 2an irekiko dira urteko azken hiruhilekoko kirol-ikastaroetarako izen-emateak, urritik abendura bitartean. Izen-emateak irailaren 11ra arte egongo dira zabalik.

Hiruhileko honetako eskaintzaren artean, helduentzako kirol-ikastaroak eta txikienentzako igeriketa eta gimnastika erritmikoko ikastaroak daude. Helduentzako ikastaroek hainbat diziplina biltzen dituzte, hala nola mantentze gimnasia, pilatesa, hipopresiboak, spinbikea eta igeriketa, besteak beste.

Jarduerak Larrea Kiroldegian egingo dira, kirola egiteko eta ikasteko espazio egokia bermatuz.

Eskaintza baino eskaera gehiago duten ikastaroetarako plazen zozketa egingo da irailaren 13an. Egun horretatik aurrera aukeratuak izan diren jakin ahal izango dute hautatuek, eta irailaren 24ra arte izango dute plaza baieztatzeko. Hutsik dauden plazak irailaren 25ean eta 26an eskainiko dira, eta irailaren 27tik aurrera interesatuek izena eman ahal izango dute oraindik libre dauden plazetan.

Izen-emateak Udalaren web orriaren bidez egin daitezke edo zuzenean Larrea Kiroldegiko harreran.

Jardueren egunak eta ordutegiak

Hiru hilabeteko ikastaroak – Helduentzako kirol-ikastaroak (urriaren 1etik abenduaren 27ra)

Astelehena-Asteazkena-Ostirala:

  • 9:30-10:15: Mantentze-gimnasia
  • 10:30-11:15: Egokitzapen fisikoa
  • 20:00-20:45: Helduen igeriketa – I. hastapena
  • 20:45-21:30: Helduen igeriketa – II. Hastapena

Astelehena-Asteazkena:

  • 13:15-14:00: Aquagym
  • 17:00-17:45: Pilates
  • 17:30-18:15: Pilates
  • 18:15-19:00: Hipopresiboak
  • 18:30-19:15: Spinbike
  • 19:15-20:00: G.A.P.
  • 19:30-20:15: Hipopresiboak
  • 20:15-21:00: Pilates
  • 20:30-21:15: G.A.P.

Astearte-Osteguna:

  • 9:30-10:15: Pilates
  • 10:30-11:15: Spinbike
  • 13:15-14:00: Aquagym
  • 13:30-14:15: Spinbike
  • 18:30-19:15: Pilates
  • 19:00-19:45: Spinbike
  • 19:30-20:15: Zumba
  • 20:00-20:45: Helduen igeriketa – Hobekuntza
  • 20:30-21:15: G.A.P.

Hiru hilabeteko ikastaroak – Haur Igeriketa ikastaroak

Astelehena-Asteazkena-Ostirala (urriaren 1etik abenduaren 20ra):

  • 17:00-17:45: Hastapena II
  • 17:45-18:30: Familiarizazioa
  • 18:30-19:15: Hobekuntza

Astearte-Osteguna (urriaren 1etik abenduaren 20ra):

  • 17:00-17:45: I. hastapena
  • 17:45-18:30: I. hastapena
  • 18:30-19:15: Hastapena II

Larunbata-Igandea (urriaren 5etik abenduaren 15era. Asteburu libreak: 2-3 azaroa eta abenduak 7-8):

  • 9:15-10:00: I. hastapena (4-6 urte)
  • 10:00-10:45: Familiarizazioa (4-6 urte)
  • 10:00-10:45: II. Hastapena (4-6 urte)
  • 11:00-11:45: Hastapena I (4-6 urte)
  • 11:00-11:45: Hobekuntza (7-8 urte)
  • 12:00-12:45: Familiarizazioa (4-6 urte)
  • 12:00-12:45: II. Hastapena (6-8 urte)
  • 12:45-13:30: I. hastapena (4-6 urte)
  • 12:45-13:30: Hobekuntza (5-7 urte)

Ikasturte osokoak – Haurrentzako kirol ikastaroak (urriak 1 – abenduak 20)

Astelehena-Asteazkena:

  • 19:15-20:00: Igeriketa eskola

Astearte-Osteguna:

  • 17:30-18:15: Gimnasia erritmikoarekin kontaktua
  • 18:30-19:15: Jarraipena gimnasia erritmikoan
  • 19:15-20:00: Igeriketa eskola