Igandean, ekainaren 9an, Europako hauteskundeetan ezin izango dira konpainiako animaliak hauteslekuetan sartu

Murrizketa horrek ez die eragiten laguntza-txakurrei, ez eta Indar Armatuetako eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako animaliei ere.

Hauteskunde Batzorde Zentralak 2024ko maiatzaren 30ean egindako zehaztapenak betez, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei jakinarazten die ez zaiela utziko konpainiako animaliei hauteskunde-lokaletan sartzen igande honetako (ekainak 9) Europako hauteskundeetan. Neurri honen helburua hautesleen nahiz hauteskunde-prozesu osoaren ordena eta segurtasuna bermatzea da.

Garrantzitsua da nabarmentzea, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legearen arabera, murrizketa horrek ez diela eragiten ez laguntza-txakurrei ez Indar Armatuetako eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako animaliei, eta horiek gune horietara inolako mugarik gabe sartzen jarraitu ahal izango dutela.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztien laguntza eta ulermena eskatzen du arau hauek betetzeko.