Enrike Renteria

Enrike RenteriaAutodidakta izan zen eta margolaritza-zaletasuna berez sortu zitzaion, nerabezaroan. Horrela behar zuen Enrike Renteria bezalako bokaziozko margolari batengan. Hala ere, berak esan bezala, “guztiz naturala zen zerbait” bezala hasi zena, denborak aurrera egin ahala, benetako “bizio” bihurtu zen. Beste lan batzuekin batera egiten zuen bokazio bilakatu zen margolaritza. Izan ere, beste lan horiek ez zuten margolaritzarekiko zuen pasioa gutxitu.

Bere bizitza osoan izan zuen jarrera hori, eta ahalegin handia egin zuen margotzen jarraitzeko. Horrela, Renteriak, bere margolari-jardunean, oso adi jarraitu zituen ingurune naturalaren ñabardurak. Horrela, bere margolanetan, ingurune naturalarekin lotutako hainbat motibo jaso zituen, hala nola: distira edo isla bat, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa edo sartzen ari den eguzkiaren berotasuna. Aire zabalean margotzen zuen, naturaren ñabardura eta dardara bakoitza jasoz.

Barkatu, baina eskatu duzun orria ez da existitzen…

Barkatu baina ikusi nahi duzun orria ez dago helbide honetan. Erabili beheko loturak bila zabiltzana aurkitzeko.

Helbide zuzena idatzi arren errorea gertatu dela uste baduzu, jarri harremanetan atariaren kudeatzailearekin.

Eskerrik asko.
Agian beste honen bila zenbiltzan…


Paisaje hunkigarria

Enrike Renteriak gauzak nondik zetozen jakin gura izaten zuen eta bere jakingurak arkeologi hondakinak, hilarriak eta margotzera joaten zen lekuetan aurkitzen zituen beste harri inskribatu batzuk berrezkuratzera eraman zuen. Renteriak buru ona zuen eta bertako ixtorio eta pertsonaiak ondo baino hobeto ezagutzen zituen. Beste garai batzuetako estiloan plazako merkatuko ohiko eszena bat irudikatu eta Zornotzako zubi zaharren egoera islatzen zuen krokisa marrazteko gai zen, argazki zaharretako irudiak lagun zituela.

Artistak iragana gogoratu beharra sentitu bide zuen, bertan bere herriaren sustraiak bilatzeko. Beraren lanean, aldez, amesteko joera ikus daiteke, errealitateari buruzko ikuspegi mistikoa. Egin-eginean ere, Renteriak, beste euskal artista askok bezala, gerra zibilaren ondorioak eta gerraren osteko egoera zaila jasan zituen. Egoera zaila jasate horrek beraren ibilbidea eta nahi estetikoak zakarki eten zituen eta, bereziki, beraren gogoa ukitu zuen. Horrela, haustura- eta porrot-sentsazioak margolaria hartu zuen.

Beste alde batetik, haren lanaren banalako, haren lanaren banakako erakusketa urriek erakusten dutenez, oso gutxitan hartu zuen esku bizitza publikoan, lortutako laguntza kritikoa gora-behera. Izan ere, beharbada, beraren ezaugarri nagusia herabetasuna zen, Euskadiko artea bereizi duena, Miguel Unamunok ederki esan bezala. Kasua beraren garaikideak izandako euskal artisten jarrera isilaren antzekoa da. Enrique Nieto Ulibarri eta Jesús Basiano artiztez ari gara, beste batzuen artean. José María Ucelay beraren lagunaren jarreraren oso ezberdina zen berarena. Bermeoko margolariak bere estilo linealaz Renteriaren erretratu bikaina egin zuen 1970-ean, Zornotzako artistarenganako ohiko ikustaldietan. Renteriak beraren artea oso atsegin zuen. Elkarrekin pasa zituzten ordu asko, pintura hizpide zutelarik. Benetan, haren zeruak Uzelairenekin lotu ahal dira, ondo lotu ere. Era berean, Renteriak, Adolfo Guiarden oinordekoen legatuaren ordeinu-betearazlea izaki, berarengandik zenbait ezaugarri bildu zituen.

Bere pinturara bilduta, Enrike Renteriak oso lan pertsonala egin zuen, haize zabaleko pinturaren zaletasunean sartua. Orduan Euskal Herrian nagusi ziren paisaien gaineko esperientziei lotuta egon zen, Regoyos, Guiard eta Amárica bezalako artisten aurreko tradizio inpresionistaren oinordeko izandako esperientziei. Baina Renteriaren paisaiak hemeretzigarren mendeko alde erromantikoaren zati dira, naturan arimaren espresio izpiritual eta poetikoa bilatzen dute eta, batez ere, paisaiaren eta bizitzaren aurreko beraren emozio sakona adierazten dute.

Paisaje hunkigarrei buruzko erakusketak Enrike Renteriari omenaldia egin nahi dio. Margolari horrek ingurunea bere lurra sakonki maite duenaren emozioaz eta bizitazunaz eskuratzen jakin zuen. Beraren mihiseetan deskribatutako leku eta txokoak bizi izandako lekuari dagozkio, haren biografiako une sentiberari. Haren paisaiek arima eta egile duten margolariaren onberatasun bera dute. Enrike Renteria gizon zintzo eta prestua izan zen, oso jainkozalea eta bere herrian txit errotua. Beraren koadroek prestutasunez eta estilo edo formetatik kanpo margotzeko era adierazten dute, gauzen zati izpirituala sentimenduz margotzeko era.

Bere buruari irakatsi zion. Beraren margolaritzarako joera berezko eran agertu zen beraren nerabezarotik. Ezin zen bestelakoa izan Enrike Renteria bokaziozko margolariarengan. Baina hasieran "guztiz berezkoa" izan zena haren hitzen arabera benetako "aje" bihurtu zen, haren pinturarekiko grina txikitu ez zuten beste lan batzuekin konpartitutako bokazio.

Bere bizitzan zehar ez zuen aldatu jarrera hori, eta bete-betean aritu zen margotzen jarraitu nahian. Horrela, Renteria, pintura-jarduerari lotua, beti egon zen inguruneko ñabardurei so eta adi. Dirdira edo islada, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa eta sartaldeko eguzkiaren epeltasuna ditugu haren koadroetan berriro sortutako motiboetako batzuk. Haize zabalean, ñabardurak nabarmendu zituen, naturaren bibrazioak.

Paisaia zabalek eta barrukoek, elizarenek eta ermitenek, margolariak bere koadroen jarritako hurbileko geografia osatzen dute. Andra Mari eliza eta Zornotzako beste leku berezi batzuk (esate beterako, enparantza eta zubia), landa-eremuari lotutako hurbileko inguruak eta kanpora begirako famili barrualdeak (elizako dorrearenak eta mendiz eta hodeiertz zabaleko zeruz osatutako hondoak) ditugu hark margotutako guneak.

Renteriaren lana inpresio inpresionistatik hurbil dago, koloreari edo argia hartzeari dagokionez; baina inpresio horretatik urruntzen da marrazkia pinturaren oinarri agertuta. Beraren pintura-ibilbidea beraren lehenengo koadroetako kolorearen berezkotasunetik marrazkia nagusi den lan askoz landuagora doa. Horrela, kontaketa-zentzu tolesgabe kostunbrista eta herrikoia islatzen zuten margozkiak egin zituen. Beste mihise batzuek, aldiz, paisaiari eta naturari lotutako errepertorio ugaria eskaintzen dute, batzuetan ikuspegi ia sinbolistetara eta naiftasunera heltzen dena, xehetasunak kontutan hartzen dituen zirriborro moduko marrazkia agertzen duena; eta, are, azkenean, haren lanak tonu kromatiko handiegia du.