Seme-alaba ospetsuak

Bi herrikide ospetsu 

Amorebieta-Etxanon bi herrikide nabarmendu behar dira. Biak ere indibidualismo itzelekoak eta iraunkortasun nekaezinekoak izan ziren. Biak belaunaldi berekoak eta lagun handiak.

Amorebeita-Etxanom i herrikide nabarmendu behar dira, duda barik, beste hainbat ezagunen gainetik: Andres Espinosa eta Enrike Renteria. Biak belaunaldi berekoak ziren (hiru urteko aldea zegoen bien artean). Biak ziren indibidualistak, moldakaitzak eta, askotan, gutxi ulertuak. Ez da kasualitatea lagun onak izatea.

Horrela, bada, Espinosak hau dio: “Txiki-txikitatik lagun on bat daukat, edo, hobeto esanda, anai on bat, Enrike Renteria. Biok batera borroka ezberdinak, hainbat gauza egiteko gogo handia eta poz handiko uneak bizi izan ditugu; elkarri etengabe lagundu diogu eta, gizakiak aholkulari ona behar duen uneetan, elkarri emandako adoreak beste edozein seniderenak baino indar handiagoa izan du”.

Bata margolari bakartia zen, bestea, aldiz, beti bakarrik bidaiatzen zuen abenturazalea. Enrike Renteriak, margolariak, ezin zuen ulertu Espinosak bere bidaietara argazki-makina bat bera ere ez eramatea. Hala ere, Andresek eginiko zenbait marrazki eta zirriborro baditugu; horiek bere bidaia-liburuxkako orrialde edo oharretan egin zituen.