Hilarriak eta hilobiak

Hilarriek eta hilobiek, Amorebieta-Etxanoren antzinako jatorria agerian utzi eta mantentzen diren herriko ondare elementu zaharrenen multzoa osatzen dute.

Bi dira Amorebieta-Etxanon dauden hilobiak. Egoera nahiko kaskarrean egon arren, bere ezaugarriei esker IX eta X. gizaldikoak direla ziurtatu daiteke. Bata, Dudagoitiko Otxoene baserriaren aurrealdean dago eta, bestea, Saratsuko baselizaren ondoko bidean.

Horrez gain, Bilboko Museo Etnografikoan erakusgai dauden garai berantiarragoko beste bi hilobi ikus ditzakegu. Santiagoko gurutzeaz apaindutako datatu gabeko hilobia lehena, eta 1604. urteko inskripzioa ageri duena bigarrena. Bigarren honetan bertan lurperatutakoen izenak ere ezagutu daitezke: Laotegiko Francisco Ruiz eta Ibarrako Katalina senar-emazteak.

Saratsu eta Dudagoiti auzoko hilobiak

Lurzoruan mantentzen diren bi hilobi hauek nahiko egoera prekarioan aurkitu arren, IX-X. mendeko ezaugarriak mantentzen dituzte. Egun, estaldurarik gabeko hilobiak dira.

Dudagoitiko hilobia:

Dudagoitiko hilobia

Saratsuko hilobia:

Saratsuko hilobia