Baserriak

SAC Zornozaren lana Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin

Liburu hau argitaratzeko erabakia hartu da gure auzokideen eskaera ugari jaso ditugulako gure udalerriko baserri guztien inguruko informazioa eta argazkiak biltzen dituen lanaren DVD formatua editatu eta kaleratu ostean.

Helburu hori lortu ondoren, eta, maneiatzea errazagoa izan dadin, bertan jasotako informazioa azaldu behar dugula uste dugu, bai eta egituraketa ere.

Hasteko, egile eta laguntzaileak aurkeztu, eta lana kaleratzeak prentsan izan zuen oihartzuna jaso dugu, eta, jarraian, lanaren edukian eta mamian murgilduko gara.

Gure baserriei buruz jasotako informazioa lau eremu geografikotan multzokatu da: Amorebieta, Boroa, Etxano eta Euba.

Liburuan, kapitulu bat eskaini zaio eremu bakoitzari, eta hauxe deskribatu da bertan:

  1. Informazioa biltzen lagundu duten pertsonen lantaldea.
  2. Laguntzaileek eremuari buruz egindako aipamena.
  3. Baserrien aurkibidea, alfabetikoki ordenatuta, eta kapituluan jaso diren argazkiak, honako datu hauekin:
    • Argazki bakoitzak duen zenbaki korrelatiboa.
    • Baserriaren izena.
    • Gaur egun baserrian bizi den familiaren izena.
  4. Baserri bakoitzaren argazkiak

 

Egileen ohar hau erabili nahi dugu parte hartu duten eta lan hau egia bihurtu duten laguntzaile guztiei eskerrak emateko, eta, bereziki, liburua edo DVDa eskuratu duzuen guztioi. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat hori da egindako lanaren aitorpen eta saririk onena.

Pedro Juan Arana
Jabier Zabala