Jauregibarria Parkea

Aisialdirako parkea izateaz gain, natura hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du, bereziki inguruko zuhaitz-mota ezberdinekin

Jauregibarria parkea hirigunetik hurbil dagoen parke zabala da, eta paseatzeko, kirola egiteko edota naturaz gozatzeko aukera ematen du. Urte bakoitzaren hasieran, nazioarteko atletismo proba ere bertan antolatzen da. Proba honek tradizio luzea du Amorebieta-Etxanon.


Bideaur-etik parkera sartzean, Jauregibarria baserria dago, gaur egun kafetegia eta jatetxea dena; eta baita ere, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza.