Jaiak

Karmen eta Santanatxu Jaiak, uztailaren 15etik 27ra

Amorebieta-Etxanoko jaiak dira Karmen eta Santanatxuak.

Jaiak uztailaren 15ean hasten diran, Karmengo Andra Maria deunaren egunaren bezperan; eta uztailaren 27an amaitzen dira, Santanatxu egunean.

Egun askotako jaiak dira, bi egun nagusiak, Karmen eta Santanatxu, tradizio handiko egunak baitira; hortaz, jaien iraupena hamabi egunekoa izatea adostua dago.

Festa hauek 70. hamarkadaren erdialdean bihurtu ziren Amorebieta-Etxano jai nagusiak. Hein handi batean, koadriletako kideek osatutako Jai Batzordeari esker izan zen hori, hauek izan baitziren jaiei azken bultzada eman zietenak, Udala kontuan izan gabe.

Udal demokratikoak osatu zirenetik, Koadrilen Batzordea eta Udala bera lankidetzan aritu dira jaien antolakuntzan.

Egiten diren jarduera guztien artean, danborrada (helduena zein umeena) eta koadrilen desfilea dira azpimarratzekoak. Santanatxu eguna berezia da zornotzarrentzat, eta herriko biztanleek asko baloratzen dute.

Jaiak iragartzen dituen kartelari dagokionez, azken urteetan lehiaketa bat antolatu da.