Historia

Amorebieta-Etxanoko historiaSarrera historikoa

Gaur engungo Amorebieta-Etxanoko udalerria, Zornotzako Ibarjaurerriaren azken bilakaera da; Foruen garaian Etxano, Amorebieta, Ibarruri eta Gorozika elizateak eta Larrabetzuko Uria biltzen zituen. Lehenengo biek bat egin zuten Amorebieta-Etxano udalerria sortuz; eta beste biak, Muxikako Ugarte Udala osatzera pasatu ziren.

AMOREBIETA

AMOREBIETAXII. mendean eman zitzaion inguru hau, popularazi zezan, Pedro García de Salcedori, Navas de Tolosako gudaldian izan zuen partehartzearen eskerronez. Zornotzako leinua Salcedo-Ayalatarren errotik dator, Ayalatarren ondorengoak izan baitziren, gehienbat, ingurualdea populatu zutenak; eta baita ere, Elizateari izena eman ziotenak, izan ere, XIX. mendera arte Amorebieta izenarekin batera, eta parekide erabili izan da.

Amorebietan zenbait oin-etxe eta arma-etxe izan ziren, populazioaren ezarketan lagundu zutenak. Aintzinakoenen artekoak honakoak ditugu: Andrandegi, Aldana (844.urtekoa), Cancelada, Garai Zubiaur, Jauregi, Ibarra eta Berna. Zornotzako Dorre-Etxea XII. mendearen erdi aldean eraiki zuen Pedro García Galindez, Ayalako IV. jaunak, eta 1445ean, ordaintzen zieten haren agindupena jartzen ziren "Castroko fraideak" izenaz ezagututako sarigudariek erre zuten.

Garai hartan, Pedro Abendañokoren agindupean jardun zuten, eta zenbait ahaide nagusirekin izandako borroka odoltsuen ondorioz, urteetako hondamena bizi izan zuen herriak. Dorre horretan izan zuen bizitokia Ibar-jaurerriko jaun edo ibar-jaunak, eta horren ondorioz deitu izan da Zornotzako Ibar-jaurerri. Liskar eta auzietan epaia ematea zen haren egitekoa, eta egiteko hori betetzen zuen mugetaraino hedatzen zen haren jabego eta aginte osoa.

Administrazio politikoaz arduratzeko, bijaurle ziren Elizatean, Gernikako Batzar Nagusietan 29. jesarleku eta botua zutenak. Elizatea Bizkaiko Jaurerriko aberatsenetakoa zen, eta honela idatzi zuen Iturrizak XVIII. mendean: "Mendibaso ugariak zituen ikaskintzarako eta etxegintzarako materialak lortzeko, alustegiak, gaztainadiak, suetarako otardiak, eta karobiak, abereentzako larreak, sendabelarrak, zenbait iturri, eta Bilborantz jaisten den ibai urtsuaren gainean egurrezko ontzi-zubiak zituen, eta ez harrizkoak. Eta lur-ondasun handiko 149 baserriko auzotegia" Gai horiek guztiak astean hirutan egiten zen Zubiaurreko azokan salerosten ziren. Baziren, gainera, jarduera handiko burdinolak ere, Astepeko Burni eta Altzairugintza, kasurako. Berez zituen baldintza horiez gain, bada beste faktore garrantzitsu bat Amorebieta ekonomiki garatzen lagundu duena: kokagunea, hain zuzen ere, bide-gurutze garrantzitsua izan baita.

Andra Mari Eliza eraiki zenean, Bizkaiko Jaunak ziren haren zaindari, eta Gaztelarekin bat egin eta gero, erregeren esku pasatu zen zaindaritza. Eliza zaharkiturik eta erortzeko zorian zegoen. Juan II, Bizkaiko Jaunak, haren berriztapenerako eskualdirik ez zuenez, bere basailu zen Santxo Leivakori izendatuta zeuden 2.800 marabediak kentzeko agindua eman zuen, hauek eliza konpon zezaten. 1441ko Azaroaren 6an Juan IIak berarizko agiria luzatu zion Eliza honi, onuradunek erret familiaren alde egunero, eta haien ondorengoen alde betierako meza bat ematearen baldintzapean, ordaindu beharreko al-zatiak eta errentak ordaintzetik salbuetsita geratzen zelarik. 1555ean hasi ziren Eliza berria eraikitzen eta 1608an inauguratu zen.

Bernagoitiko San Miguel1599an berreraiki zen beste eliza nagusia: Bernagoitiko San Miguel. 1544ean Ziortzako abadeak Marti Ruiz Abendañokori utzi zion zaindaritza, eta honek, urte batzuk beranduago, Prudentzio Abendaño Ganboako bere semeari utzi zion.

Eliza nagusi hauez gain baziren beste hainbat baseliza: Santa Luzia, San Juan Ofrendokoa, San Pedro Larrinetakoa, San Juan Gumiziokoa, San Urbano Pardokoa, Santa Krutz Izarangokoa, San Miguel Dudekoa, San Lorentzo Ibarrakoa, San Antonio Elgezabalgoa, San Martin Aranokoa, San Bizente Bediagakoa, Santa Krutz Austoakoa eta San Pedro Sarasuakoa.

Amorebieta izenak izan zuen esanahi berezirik karlistada gerrateetan. 1872ko maiatzaren 24ean, Belaustegigoitiaren etxean izenpetu zen. On Karlos eta Serrano Generalaren alderdikideen arteko ituna, horrela azken karlistada piztu aurreko altxamenduari etena jarri zitzaion. Gerrate Zibil garaian ere (1936) sute batek hondatu zuen elizate zaharra. 1940tik aurrera eraikuntza berriez berreraiki zen, gaur egun ezagutzen dugun herrigunea sortuz.

ETXANO

ETXANOErdi Aroan, honen aginpide-eremuan zenbait oinetxe eta arma-etxe eraiki ziren: Larrea, Altzaibar eta Aretxeaga, Belaustegi eta Nafarroa, azken hau Amorebietako eliz-nagusitik 500 metrotara dago. Horren hegaletako baten ondoan egon zen ezarria Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria, arik eta bizkaitarrak, 1150eko urtarrilaren 28an handik atera zuten arte. Larreko Dorrea 877koa da, eta Iñigo Nafarrokoa Erregek agindu zuen eraikitzeko, eta jaurerri zabal batekin batera, Iñigo Larako, bere alferez nagusiari utzi zion.

Etxano Elizateak 30 jesarleku eta botua izan zituen Gernikako Batzar Nagusietan.

Andra Mari eliza nagusia X. mendean eraiki zuten Etxanoko eliztarrek, eta XVI. mendean berreraiki eta handitu egin zuten. XVIII. mendearen azken aldera Arteagako Gaztelu-Etxeak zuen honen zaindaritza, eta berari zegokion alzatiak biltzea. Eliza honetaz aparte, baziren Etxanon beste bost baseliza: Santa Luzia, San Juan Bateatzaile Larreakoa, San Bartolome, San Antolin eta Santa Krutz Bizkargin, baita 1712an Juan Larreakok berak eraikitako Praile Oinutsen Komentu bat ere.

1951eko urtarrilaren 26ko Dekretuz, Amorebieta eta Etxano batu egin ziren, eta gaur egungo Amorebieta-Etxano udalerria osatu zuten.