Datu estatistikoak

Amorebieta-Etxanoko datu estatistikoak

Gure herria eta orokorrean Euskadiri buruzko hainbat datu estatistiko kontsultatzeko, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) danetariko informazioa eskaintzen du: bertan bizi, jaio, hil, ezkontzen den lagun-kopurua; banku-bulegoak, autoak, motoak, zenbat etxebizitza dauden hutsik, langabe-kopurua, DBHko ikasleen zenbatekoa… Amorebieta-Etxanoren inguruko 200 bat datu biltzen ditu, eskualdekoekin, herrialde historikokoekin, eta Euskal Autonomia Erkidegokoekin alderatuta. 1975a geroztik, datu historikoak ere eskaintzen ditu.

Kontsultatu estatistika hauek guztiak gune honetan.