Boroa

Bilboranzko bidean, Basarrateaga inguruan desbideratuz heltzen da bertara. Mendi gainean kokaturiko baserri multzo bat da. Bere gainaldean zenbait kirol instalazio daude (probalekua, bolatokia, …).

Boroako San Pedro baseliza ere han dago, oraintsu berriztatua; mendizaleek ondo ezagutzen dute auzo hau, bertatik abiatzen bait dira Bizkargira. Oiz eta Belatxikieta ere ederto nabarmentzen dira auzo honetatik.

Boroa