Haizetara jaialdiaren baitan, Euskal Herriko fanfarre eta txarangen topaketa, asteburu honetan

Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarria Amorebieta-Etxanoko kaleetan barrena  ibiliko da bai ostiralean eta baita larunbatean ere

Larunbatean, Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarriarekin batera, Durango, Tolosa, Santutxu, Donostia, Eibar eta Barañaingo beste 6 txarangek parte hartuko dute aurtengo topaketan

Gaur hasiko da Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketaren XVII. edizioa. Jaialdiaren egitarauaren barruan, baina lehiaketatik kanpo, Euskal Herriko fanfarre eta txarangen topaketa egingo da asteburuan. Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarriarekin batera, Euskal Herriko beste 6 txaranga arituko dira kaleak girotzen:

  • Durangoko Sugarri txaranga, 14-15 musikarirekin.
  • Tolosako Kalean txaranga, 10 musikarirekin.
  • Santutxuko Sama Siku txaranga, 12-15 kiderekin.
  • Donostiako Joselontxos txaranga, 11 kiderekin.
  • Eibarko Ustekabe txaranga 17-18 musikarirekin.
  • Barañaingo Igandea txaranga 11 musikarirekin.

Horiek guztiak Amorebieta-Etxanoko kaleetan barrena ibiliko dira larunbatean zehar.

Fanfarre eta txarangen topaketaren ordutegiak eta lekuak:

Ekainak 21, ostirala

  • 20:30. Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarria: Sabino Arana-Zezilia Gallartzagoitia.

Ekainak 22, larunbata

  • 12:30-13:15. Sama Siku txaranga: San Juan kalea-Gernika plaza.
  • 12:30-13:15. Igandea txaranga: Jauregizahar auzoa-Andrandi auzoa.
  • 12:30-13:15. Ustekabe txaranga: Arraibi plaza-San Juan kalea.
  • 13:15. Kalean txaranga: San Pedro kalea.
  • 13:00. Sugarri txaranga: Ogenbarrena.
  • 13:00-13:30. Joselontxos txaranga: Herriko plaza-Gregorio Mendibil.
  • 13:00-13:30. Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarria: Andra Mari plaza – Jauregibarria etorbidea.
  • 19:00-19:30. Igandea txaranga: Sabino Arana-Zezilia Gallartzagoitia.
  • 19:00-19:30-20:00. Joselontxos txaranga: Zelaieta-San Pedro kalea-Ixer auzoa.
  • 19:30-20:15.Charanga Ustekabe: Andra Mari plaza-Jauregibarria etorbidea.
  • 20:00-20:30-21:00. Sugarri txaranga: Gernika plaza-San Joan kalea-Arraibi.
  • 20:00-20:45. Kalean txaranga: Zezilia Gallartzagoitia-Konbenio kalea.
  • 20:30-20:45. Zornotzako Musika Banda/Gaztedi Berria Fanfarria: Urbano Larruzea-Zelaieta.
  • 21:30-22:00. Sama Siku txaranga: Ogenbarrena- Zubiondo plaza.

Gainerako programazioa

Aurtengo Haizetara edizioan, hainbat herrialde eta musika estilotako bederatzi taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzak lau kontzertu eskainiko ditu herriko hainbat tokitan eta lehiaketari amaiera emango zaio ekainaren 23an 13:00etan Zelaieta parkean egingo den sari-banaketarekin.

Programazio osoa www.haizetara.eus webgunean kontsulta daiteke.