Haize bolada bortitzak direla eta, gomendioak jarraitzeko deia egin du Udalak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko abisua laranja eman du gaur, eta horia  bihar, haize bolada bortitzak direla eta.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aholkuak eman ditu haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrak ekidin edo ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin.

Prebentzioko neurriak:

  • Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak
  • Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak

Kanpoan bazaude:

  • Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu
  • Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude
  • Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu

Bidaiaren bat egingo baduzu:

  • Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu
  • Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz

Itsasaldean bazaude:

  • Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
  • Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.

Larrialdietan:

  • Deitu 112 zenbakira