PACT by BBK

Programa 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta indarkeria matxistaren aurkako prebentzioa du helburu, Tratu Onen aldeko kontzertazio-mugimendu bat sortuz.

Gizarte- eta hezkuntza-prozesu bat egingo da, eta sexu- eta emozio-hezkuntza landuko da, nortasuna eta pertsonen arteko harremanak modu osasuntsuan eta askean eraikitzeko.
Proposamenak sexu-hezkuntza feminista integrala du oinarri, autokontzeptu segurua eraikitzeko lanean, nortasunaren eta identitatearen garapen askean, zainketen garrantziaren barneratzean eta pertsonen arteko harreman eraikitzaile, interdependente eta askotarikoen sustapenean. Hala, azken helburua indarkeria matxista prebenitzea bada ere, Tratu Onaren kontakizun positiboan eta pertsona batekiko eta besteekiko harremanean laguntzen duten osagaietan oinarritzen da programa.

Programa 6 SAIO: 5 Zelaietan eta 1 Sala BBKn (Bilbao) garatuko da.

Lehenengo 5 saioak Zelaietan izango dira, ostiraletan 18:30tik 20:30etara (2 ordu) hurrengo egutegian:

  • Apirila 19, 26
  • Maiatza 10, 24
  • Ekaina 7

Azkeneko saioa Bilboko Sala BBKn izango da ekainaren 15ean.

Saio bakoitzaren egitura honako hau izango da:
1. Bizikidetza-ituna aurkeztea eta sortzea/gogoraraztea
2. Gorputzaren lurreratzea/Taldearen kohesioa
3. Kontzeptuak barneratzeko dinamikak
4. Kontzeptuen inguruko bizipenak adierazteko dinamikak
5. Itunak
6. Itxiera eta ebaluazioa.

Informazio gehiago: HEMEN.

Edozein zalantza izanez gero,  kontsulta 946300649 telefonoan egin daiteke  edo Gazte Informazio Bulegoan, ondorengo ordutegian: 11:00-13:00/17:00-20:00

Izen-emateak martxoaren 11tik apirilaren 5era izango dira eta ondorengo estekan egin daitezke: HEMEN