Garbigune mugikorra Zubiondo plazan egongo da maiatzaren 2tik 16ra bitartean

Garbigune mugikorra Zubiondo plazan izango da berriz ere, gaurtik aurrera. Hala, maiatzaren 2tik 16ra bitartean zornotzarrek etxean dituzten hainbat hondakin, tresna eta gailu birziklatzeko aukera izango dute, Amorebieta-Etxano erdigunean. Bertan, besteak beste, honako hauek utzi ahal izango dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa, kableak eta telefono mugikorrak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tintazko tonerrak eta kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, DVDak, erradiografiak…

Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Garbikerrek urtean bitan jartzen du Garbigune mugikorra Zubiondo plazan.