ELEIZETAN: PAUSE, Xabier Zeberio

ELEIZETAN: PAUSE, Xabier Zeberio

ELEIZETAN: PAUSE, Xabier Zeberio

Antolatzailea
10 10 people viewed this event.
Doan

Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause. Atmosferak sortzen dituzten diskoez ari garenean (soinu bandekin gertatu ohi da sarri), amaitu gabe dagoen alboko melodiaren susmoa piztu ohi zaigu usu: aditz laguntzailea besterik ez ote da musika? Kasu bakan batzuetan, aldiz, delako atmosfera hori urrundu egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi. Horixe da Xabier Zeberioren lan honen kasua; goiz-albako esnatze baten lurruna, penarik gabeko malenkonia, aireportu mortuko denbora esekia. Datorren egunari aurre egin edo joandakoari buruz hausnartzeko tenorea dakarten doinuak. Trikimailurik gabeko zirrara.

Taldekideak

Iñar Sastre (Pianoa eta teklatuak)

Eñaut Zubizarreta “Trigger” (Celloa)

Aitor Etxebarria (Elektonika eta diseinu sonoroa)

Xabier Zeberio (Konposizioa eta harizko instrumentuak)

Autobusa doan. San Migel kalea (Osasun zentroa)  19:30

 

Data eta ordua

2024-09-07 - 20:00 /
2024-09-07 - 21:30
 

Tokia

Dudeako San Migel eliza

Partekatu