ZORNOTZA BOLOS CLUB


Elkartearen izena: Zornotza Bolos Club

IFK: G48447692

Elkartearen sortze urte: Azaroa 13, 1990

Elkartearen jarduera arloa: Kirolak

Elkartearen helbidea: Epaltza Auzoa z/g

Elkartearen eposta: zornotzabolosclub@gmail.com

Elkartearen deskribapena:

Munadun erremontea edo Zornotza aldekoa: Zornotzan eta inguruan bakarrik jarduten dute lehian, hango zenbait bolazale adoretsuri esker. Hamaika bat klubek edo taldek hartzen dute parte txapelketa ofizialetan: Eskualdeko Taldekako Txapelketa, Eskualdeko Banakako Txapelketa, Bizkaiko Txapelketak.
Gaur egun dirauten bolatoki gehienak aterpekoak dira eta oin errektangularra dute, 27-24 m luze eta 5-4,5 m zabalera. Bolatokiko behegaina buztin-lurra da eta ez da zelaia; albo bietan erremonte edo aldats gora egiten du behegainak, berdintsu txirloetako harlauzatik atzeko enborreraino -topea-. Horietaz gain, muna bat dago, jaurtitzeko oholetatik txirloetako harlauzaraino luzatzen dena. Bola joko honetan botatzen duten bola eskuzulokoa da, hogeita hamaika zm-ko diametrokoa gehienez eta 10-12 kg-ko pisukoa. Bolariak jaurti ondoren, bolak, beheko ohol bat jotzeaz gain, atzeko enborra ere jo behar du, jo ezean torra baita. Txirlo handiak bederatzi dira, eraistekoak, eta berrogeita hamabi zm-ko luzerakoak gehienez jota. Txirlo bakoitzak puntu bana balio du, erdikoak izan ezik; bera bakarrik botatzen dutenean, bi puntu balio izango ditu. Harlauzaren gainean jartzen dira tente hirunakako ilaretan. Badago beste txirlo txiki bat, txakina, nolabait jokabidea agintzen duena eta ia nonahi ipini ahal dutena. Hala ere, txakinak badauzka lau ohiko toki: ezkerreko sinka, harlauzatik kanpo, ezkerrean; eskuineko sinka, harlauzatik kanpo, eskuinean; ezkerreko seileku…

Elkartearen sare sozialen loturak: