ERDU PILOTAN ZORNOTZAN


Elkartearen izena: Erdu Pilotan Zornotza

IFK: G95844189

Elkartearen sortze urte: Apirila 27, 2016

Elkartearen jarduera arloa: Kirolak

Elkartearen eposta: erdupilotan@gmail.com

Elkartearen deskribapena:

Erdu Pilotan taldea gara, Zornotzan orain zazpi bat urte sortu genuen pilota-kirol kluba. Gure helburu nagusienetako bat herrian pilotarekiko zaletasuna zabaltzea da hain zuzen ere, gazte zein helduetan. Batez ere, gure herri eta inguruko herrietako emakumeak kirolean murgiltzea eta gure kasuan euskal pilotarekiko interesa piztea eta indartzea. Gaur egun 30 pilotari-palista gara taldean; 14 emakumezko eta 16 gizonezko. Denboraldi bakoitzean txapelketa ezberdinak jokatzen ditugu, herriartekoak (Bizkaia CUP, Goxua triketea, besteak beste) edota herrian bertan antolatzen ditugun lagunartekoak (Karmen jaietako txapelketa edota Pilotagoxo txapelketa). Eta orokorrean emaitza onak lortzen ari garen arren, guretzat funtsezkoena hau guztia pilota-talde giro atseginean egitea da, hori baita gure motibazioa. Erdu, talde txikia hasi giñen arren, gero eta gehiago gara egun eta etorkizunean gure mutil-neskatoak izango direlakoaren esperantza daukagu. ERDU

Elkartearen sare sozialen loturak: