Ekainaren 15ean irekiko dira Ganeko igerilekuak

Instalazioak astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 21:00etara, zabalduko ditu ateak eta igandeetan eta jai egunetan, 20:00ak arte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak iragarri du ekainaren 15ean (larunbata) irekiko dela Ganeko igerilekuen denboraldi berria. Instalazioak zabalik egongo dira egoiliarrek eta bisitariek udako hilabeteetan eguzkipeko une freskagarriez goza dezaten. Igerilekuen ordutegia astelehenetik larunbatera izango da, 11:00etatik 21:00etara, uretan erlaxatzeko eta ondo pasatzeko aukera zabala eskainiz. Igandeetan eta jaiegunetan ere erabili ahal izango dira instalazioak, 11:00etatik 20:00etara egongo baitira zabalik.

Igerilekuetara sartzeko tarifak erabiltzaileen beharretara egokitzen dira. Zentzu horretan, banakako sarrerak eta 10 sarrerako bonuak eskaintzen dira. Helduentzako banakako sarbideak 4,10 euroko prezioa izango du, eta adingabekoentzako tarifa, berriz, 2,05 eurokoa izango da. Hala, 10 paseko bonuek 31,20 euroko kostua izango dute helduentzat eta 15,65 eurokoa haurrentzat. Udalekuen erabiltzaileek eta elkarteek egun bakarreko sarrerak erosi ahal izango dituzte: helduen kasuan, 2,05 eurokoa izango da prezioa, eta 1,15 eurokoa adingabeenean.

Uda osorako bonuak

Udako denboraldi osoan igerilekuez gozatu nahi dutenek abonu bat erosteko aukera ere izango dute. Abonuen tarifak aldatu egiten dira erabiltzaile motaren eta bizilekuaren arabera. Horrela, Amorebieta-Etxanon erroldatutako pertsonek abonu ezberdinen artean aukeratu ahal izango dute: familia-abonua (46,85 euro), guraso bakarreko familia abonua (35,00 euro),  banakako abonua (31,20 euro), 16 urtetik beherakoentzako abonua (20,80 euro) eta Gazte Karneta duten pertsonentzako abonua (24,95 euro). Bestalde, udalerrian erroldatuta ez daudenek honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: familia-abonua (73,15 euro), guraso bakarreko familia abonua (54,85 euro),  banakako abonua (53,05 euro), 16 urtetik beherakoa (37,50 euro) eta Gazte Karneta duten pertsonentzako abonua (40,60 euro). Amorebieta-Etxanoko kirol-instalazioetarako urteko edo sei hilean behingo abonua duten titularrek ere izango dute sarbidea Ganeko igerilekuetan.

Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu Ganeko igerilekuen denboraldi berri hau aprobetxatzera. Sarrerak eta abonamenduak erosteko prozedurei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, webgune ofiziala bisitatzea edo Udalaren bulegoekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen da.