Consuelo Sanchezek 100 urte bete ditu

Mendeurrenaren ospakizunera Consueloren senide, lagun eta IMQ Igurco Jose Mª Azkuna egoitzako egoiliarrak joan ziren, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko Udaleko zinegotziarekin batera, zeinak urtebetetzea ospatzeko plaka bat oparitu zion, abagune berezi horretarako.

Consuelo Sanchezek 100 urte bete zituen pasa den apirilaren 8an eta bizitako mendea ospatzeko urteurrenean, festa berezi bat egin zioten bere senide, lagun eta IMQ Igurco Jose Mª Azkuna egoitzako egoiliarrek. Omenaldian izan zen, baita ere, Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko Udaleko zinegotzia eta honek urtebetetzea ospatzeko oroitzapenezko plaka bat oparitu zion Consuelori.

Consuelo Sanchez 1923ko apirilaren 8an jaio zen Salamancako Olmedo de Camaces herrian, baina jaio eta hilabete gutxira Buenos Airesera joan zen bizitzera. Han egin zituen bere bizitzako lehen urteak eta 9 urte zituela Espainiara itzuli zen, bere jaioterrira. Bertan ezkondu eta bi alaba izan zituen. Bere bizitzan zehar, Consuelok hainbat lanbide izan zituen: jostuna izan zen, baita idazkaria edota etxeko langilea ere eta bere bi alabak hazi zirenean Bizkaira etorri ziren bizitzera, Amorebieta-Etxanora, alegia.

Bizitako mendean momentu gogorrak bizi izan dituen arren, bere izaera indartsu eta borrokalariari esker, aurrera egin eta bizitzako momentu eta opari zoragarriez gozatzeko aukera izan du, esate baterako ere biloba eta birbilobez, zeinak, bere alboan izan zituen atzo, bere mendeurrenaren ospakizunean.