Boxeo gaua ekainaren 29an Amorebieta-Etxanon

12 borrokaldi amateur jokatuko dira 19:00etatik aurrera Ixerbekoa kiroldegian

Amorebieta-Etxanon boxeo txapelketa berria egingo da datorren ekainaren 29an, larunbatean.  Zornotza Royal Boxing Team eta Lions Fight Klub taldeek, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, antolatutako boxeo amateurreko borrokaldi txapelketa hartuko du Ixerbekoa kiroldegiak. Hitzordu garrantzitsua kirolzaleentzat eta boxeozale guztientzat ere.

Jardunaldian 12 borrokaldi egingo dira guztira, eta nabarmentzekoa da zirkuitu amateurreko boxeolari oparoenetako batzuen parte-hartzea izango dela:

  • Asier Sanvicente – Jimmy Luna
  • Pello Gutierrez – Jeremias Fretes
    • Kategoria: 63 kg
  • Jonn Sancho – Adrian Martin
    • Kategoria: 69 kg
  • Erlantz Tejada – Andres Abrego
    • Kategoria: 69 kg
  • Giuliano – Aron
    • Categoría: 105 kg
  • Naia Garmendia – Ohiane Gravalos
    • Kategoria: 54 kg y 57 kg
    • Naia Euskadiko txapelduna da 54 kg-ko kategorian, eta Ohiane 57 kg-ko kategorian.
  • Kaiet – Cristian Bola
    • Kategoria: 87 kg
  • Jon Ander – Markel Gutierrez
  • Daniel Mendoza – Josu Fuertes
  • Andoni – Steven

Emozioa, parte hartzen duten boxeolarien kalitatea eta talentua ziurtatuta izango dira boxeo gauan. Edizio berri honetan, tokiko izarrak eta Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak izango ditugu ikusgai. Ixerbekoa kiroldegia, beraz, boxeo amateurraren epizentro bihurtuko da gau batez.

Udalak herriterrei, Zornotza Royal Boxing Team eta Lions Fight Klub taldeek antolatutako boxeo emanaldian parte hartzeko deia egin die.