Bizkaiak sagardo denboraldi berriari eman dio hasiera gaur Amorebieta-Etxanon

Montorra auzoan dagoen Uxarte sagardotegian izan da irekiera, 400 urtetik gorako baserri historikoan.

Itziar Lazkano aktore eta antzerki zuzendariak gidatu du irekiera ekitaldia, Ainhoa Salterain alkatearekin eta erakunde eta sektoreko ordezkari nabarmenekin batera.

Bizkaiak hasiera eman dio gaur 2024ko sagardo denboraldiari. Irekiera ekitaldia Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian izan da, 400 urte baino gehiagoko baserri historikoan, Montorra auzoaren erdian. Itziar Lazkano aktore eta antzerki zuzendariak, luxuzko enbaxadore izendatuak, eman dio hasiera Txotx denboraldiari. Esparru berezi horretan, Amorebieta-Etxanoko alkate Ainhoa Salterainekin batera izan dira beste hainbat erakunde eta sektoreko ordezkari: Arantza Atuxa, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatua; Jose Antonio Zamalloa, Bizkaiko Sagardo Ekoizle eta Egileen Elkarteko presidentea; eta sagardoaren sektoreari lotutako ekoizle, hornitzaile eta profesionalen ordezkaritza zabala.

Agenda estua izan arren, aktore polifazetikoak ezin izan dio uko egin sagardoaren enbaxadore berria izateko Bizkaiko sagardogileen gonbidapenari. Jose Antonio Zamalloak berak eman dio Itziar Lazkanori Sagardo Laguna ikurra, eta, horrela, Bizkaiko sagardoaren enbaxadore bihurtu da denboraldi berrian.

Hala, Bizkaiak sagardo denboraldiaz gozatzeko aukera izango du aurten ere, sagardo naturalaren sei ekoizle eta egileen ahaleginari eta ilusioari esker. Izan ere, zailtasunak zailtasun, urte osoan lanean aritu dira urtarrilean herritarrek sagardoa herritarren eskura izan zezaten.  Hala, eta produktuaren kalitatea mantenduz, sagardoak garatzen jarraitzen duela azaldu dute,  kontsumitzaile fidel gehiago irabazten jarraitzeko helburuarekin.

Sagardoaren ezaugarriak
Sagardoa kupeletara indarrarekin iritsi da aurten, 100.000 litrora inguruko zifrara heltzea lortu baita. Oro har, aurtengo sagardoa iazkoa baino arinagoa da, alkohol graduazio gutxiagorekin, orain bi urteko uztaren oso antzekoa, eta oso ezaugarri aromatiko interesgarriak dituena. Bilketa kanpainaren hasieran, sagarrek azukre eta laburpen kopuru txikiak zituzten. Hori dela eta, fruta beranduago biltzea erabaki zen (urriaren hasieratik aurrera), horrela, sagarraren kalitate hobea bermatzeko. Kanpaina honetan gorputz ertaineko sagardoak dastatuko ditugu, mikatz arinak, %6 inguruko graduazioarekin eta oso usaintsuak.

Bestalde, berrikuntzari dagokionez, Zuriarrainek nabarmendu du hainbat sagardo apardunen eta izotz-sagardoaren elaborazioan egiten ari diren aurrerapena; produktu ezberdinak Bizkaiko Foru Aldundiak Zallan duen upeltegi esperimentalaren instalazioetan eta Amorebieta-Etxanoko Uxarte upategian egiten dira. Txotx egin dutenek sagardo berri horietako batzuk dastatzeko aukera izan dute.

Euskal Sagardoa
Bizkaiak marka bakarra du, ezberdina, lurraldeko egileen lanaren emaitza dena. Aurrera egiten du ordea, Euskal Sagardoa Jatorrizko Deituraren garapenaren parte delako aspaldidanik. Euskal Sagardoan 50 sagardotegi daude, hiru Bizkaikoak, 45 Gipuzkoakoak eta 2 Arabakoak. Sagardoa ekoizteko 500 hektarea inguru sagarrondo erabiltzen dira, eta 250 ekoizle ari dira bertako sagardoa ekoizten.

Bizkaian 75 hektarea sagarrondo inguru daude, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Batzordeko kide diren BIALKA Bizkaiko Frutazainen Elkarteko kide diren 36 ustiategietan banatuta, Bizkaiko lurraldean Euskal Sagarra sagarra ekoizten duten bazkideen ordezkari gisa.

Gaur egun, 106 sagar mota onartzen dira Euskal Sagardoaren barruan. Horri esker, produktua oso modu ezberdinea sortzeko aukera dute sagardogileek,  publiko ezberdirari zuzentzeko aukera, alegia. Hori horrela, sagardoa egiteko erabiltzen den sagar motaren, sagastiaren eta sagardotegiaren arabera, produktuaren berezitasunak alda daitezke.

GORA BIZKAIKO SAGARDOA, GUREA DELAKO