Berritze lanak amaituta, Larrea kiroldegiko atletismo pistak itxura berria du orain

Eraberritutako pistak 6 kale, lubaki bat eta luzera jauziko korridore bat ditu

Udalak, guztira, 169.430,37 euro bideratu dira aipatu lanetara.

Berritze lanak amaituta, Larrea kiroldegiko atletismo pista itxura berrituta eta zabalik dago jada.

Kirol-instalazioek gero eta erabiltzaile gehiago dituela aintzat hartuta eta, denborak aurrera egin ahala, instalazioak hondatu egiten direla jakinda, berriki atletismo pista berritu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, zoladura sintetiko berria jarriaz.

Lanak aurrera eramateko, baina, lehen urrats gisa hainbat konponketa lanak egin dira pistan: pitzadurak konpondu, behealdeko zonak nibelatu, zigilatu eta errematea egin, arekan alaka eginez, pistako ura behar bezala husteko. Gainera, oinarri-geruza asfaltoari ondo lotzen zaiola bermatzeko, poliuretanozko erretxinez osatutako inprimazio-geruza bat aplikatu da, disolbatzaileekin nahastuta, proportzio batean. Ondoren, indarrak murrizteko oinarri-geruza bat eta kolore gorriko proiekzio-geruza bat aplikatu dira.

Hori horrela, aurrerantzean, atletismorako zoladura-sistemak 14 milimetroko lodiera izango du, eta haren osaerak Worlds Atlhetics munduko atletismoaren gobernu-organoaren ziurtagiria eta UNE EN 14877 Europako araudiarena jarraitzen ditu. Arau horren arabera, pistaren zoladurak ondorengo ezaugarriak betetzen ditu:  gutxieneko kirol-errendimenduak (marruskadura lehorrean, 80tik 110era), % 35 eta % 50 arteko inpaktuak xurgatzea eta materialak 150 milimetro/ordu baino gehiagoko iragazkortasuna izatea urarekiko, higadurarekiko erresistentea izatea eta 10 milimetroko edo gehiagoko lodiera izatea.

6 kaleko pista
Era berean, pistako seinaleztapena ere berritu da: kaleak zehazten dituzten lerroak, eraztuna, jauzietarako korridoreak, helmugako eta helmugaren kontrako lerroak, pistak egun dituen 6 kaleetako irteera- eta zenbakitze-ilarak, hesien eta oztopoen kokapena, biltzeko lerroak, irteerak…

Luzera jauziko lubakia eta korridorea
Eraberritutako atletismo-pistak lubaki bat eta luzera jauziko korridore bat ere ditu, uxatzeko hiru taulekin. Atleten segurtasuna bermatzeko, garbitutako ibaiko harea edo kantu gogorreko kuartzo garbiko harea erabili da, materia organikorik gabea, 0,3 eta 0,8 milimetro arteko pikorrak.

Larrea kiroldegiko atletismo-pista berritzeko obraren aurrekontua 169.430,37 eurokoa izango da (BEZa barne).