Berna auzoko jaiak asteburuan

Abuztuaren 2an, ostirala, hasiko dira jaiak eta hainbat ekintza antolatu dira bizilagun zein zornotzar ororen gozamenerako

Karmen jaien ondotik, auzoetako festek hartuko dute lekukoa eta asteburuan Berna auzoko jaiak ospatuko dira. 

Ostiralean emango zaie auzoko festei hasiera eta hainbat ekintza antolatu dira bizilagun zein zornotzarren gozamenerako.