Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldira gerturatu ziren atzo hainbat herritar

Mezaren eta postontzi berriaren bedeinkapenaren ostean, omenaldia egin zitzaien Belatxikieta inguruan lanetan aritzen diren artzainei

Urteurrena ospatzeko azken ekintzak ekainaren 31n izango dira

Belatxikietako San Inazio baselizaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiek aurrera darraite eta atzo, igandea, hainbat herritar gerturatu ziren Belatxikietako ermitara. 12:00etan meza eta postontzi berriaren bedeinkapena egin ostean, Belatxikieta inguruan artzain lanetan aritutako pertsonei omenaldia egin zien Amorebieta-Etxanoko udalak. Atzoko ekintzei otordu txiki batekin eman zitzaien amaiera. 

Urteurrenaren baitan antolatutako egitaraua, uztailaren 31n, asteazkenean, amaituko da. Meza egingo da 11:30ean, ondoren txistulari eta aizkolarien emanaldia egongo da 12:00etan, eta Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia 13:00etan.