Balentziako LA TROCAMBA MATANUSCA taldea, Haizetara Jaialdiaren XVII. edizioko bandarik onena

NEW TOCADOS Madrilgo taldeak publikoaren saria eskuratu du eta THE HUGS taldeko , NICOLÁS CABELLO-AGUILAR, DAMIEN BACHÈRE eta MANUEL LAGORCE, instrumentalista onenarena.

Haizetara, Amorebieta-Etxanoko Kaleko Fanfarreen, Banden eta Musikaren Nazioarteko Lehiaketaren hamazazpigarren edizioa amaierara iritsi da, musikaz beteriko asteburu baten ondoren. Parte hartu duten taldeek, 9 guztira, euren onena eman dute hiru sarietako bat irabazteko helburuarekin.

Lehiaketa benetan arrakastatsua izan da, bisitari ugari erakarriz eta udalerri osoan jai giro alaia sortuz.

Banda onenaren saria

Ainar ortega presidenteak eta Fran Lasuen, Ubane Uzin eta Maider Larrianagak osatutako epaimahaiak XVII. edizioko irabazlea LA TROCAMBA MATANUSCA banda izatea erabaki du. 15.000 euroko saria lortu dute.

Publikoaren saria

Madrilgo NEW TOCADOS taldeak publikoaren saria irabazi du, izenak berak dioen bezala, herri-bozketa bidez erabakita. 3.649 lagunek eman dute botoa Haizetara webgunearen bidez, irabazlea aukeratzeko. Taldeak 4.000 euroko saria jaso du.

Instrumentista onenaren saria

Epaimahaia arduratu da Haizetara jaialdiaren edizio honetako instrumentalistarik onena aukeratzeaz. 1.000 euro jaso dute THE HUGS taldeko, Nicolás Cabello-Aguilar, Damian Bachère eta Manuel Lagorce.

Amorebieta-Etxanoko Udala, ekitaldiaren antolatzailea, pozik agertu da Haizetara ekimenaren hamaseigarren edizioaren garapenarekin eta harrerarekin. Lehiaketa honek kaleko musikaren esparruan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotu du, artistei beren talentua erakusteko aukera emanez eta komunitateari kalitate handiko musika-ikuskizunez gozatzeko aukera emanez.

Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile, kolaboratzaile eta bertaratutako guztiei Haizetara 2024 jaialdiaren arrakasta ahalbidetzeagatik. Udalak kultura eta musikarekin duen konpromisoa berretsi egin da beste behin, eta gogotsu espero da ekitaldi garrantzitsu honen hurrengo edizioa.

.