Ate irekiak eta matrikulazioa, Amorebieta-Etxanoko Haurreskolan

Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edota aurrez aurre.

Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko.

Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrak matrikulatzeko epea irekiko du datorren apirilaren 22an, kalitatezko hezkuntza goiztiarra izateko aukera erraztu eta haur txikien garapen integrala sustatzeko.

Eskaera-prozesua

Interesa duten gurasoek edo tutoreek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu beharko dute eskabidea, online edo aurrez aurre. Epea amaitu ondoren, ekainaren 10ean, onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, eta, ondoren, erreklamazioak egiteko epea irekiko da, ekainaren 10etik 14ra. Azkenik, uztailaren 1ean behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta ikasturtea irailaren 5ean hasiko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 946 730 346 telefonora dei daiteke, bulegoko ordutegian, 13:00etatik 14:30era.

Ate irekien jardunaldia

Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da, 16:30ean eta 17:30ean, instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Bertaratzeko, hitzordua eskatu behar da 946 730 346 zenbakira deituz.