Artea eta kontzientzia soziala Zelaieta Zentroan elkartuko dira maiatzean, bi erakusketa berrirekin

‘Begirada urdiña’, Pintzelak Elkarteak antolatuta, maiatzaren 3an inauguratuko da eta hilaren 31 bitarte egongo da ikusgai erakusketa gelan.

Bigarren erakusketa, ‘LGTBIQ+fobia: gorroto delitu eta diskurtsoak’, Aldarte Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute lankidetzan eta ikusgai egongo da maiatzaren 9tik 19ra herritarren kontzientzia areagotu eta komunitaterekiko errespetua eta inklusioa sustatzeko helburuz.

Zelaieta Zentroak bi erakusketa berri jasoko ditu maiatzean, artea eta kontzientzia soziala oinarri hartuta.

Lehenengoa, “Begirada urdiña”, maiatzaren 3tik 31ra bitarte egongo da ikusgai erakusketa gelan. Pablo Astrainek komisariatutako erakusketa honek, Pintzelak Elkarteak antolatuta, kolore urdinaren esplorazioa du oinarri, eta urdina ingurune eta testuinguru desberdinetan irudikatzen du, pertzepzio eta adierazpen artistikoaren aldakortasuna islatuz. Erakusketaren bidez, bisitariek kolore honen alderdi anitzak esperimentatu ahal izango dituzte, egunerokotasuneko irudi zein irudi metaforikoen bitartez.

‘Begirada urdiña‘ ostiralean, maiatzak 3, inauguratuko da, 19. Maiatzaren 6an eta 8an, halaber, Pintzelak Elkarteak ate irekien jardunaldiak egingo ditu, 19:00etatik 20:30era, Zeramika Gelan (hirugarren solairuan), elkartearen lana ezagutzeko interesa duen orori zuzenduta.

Bigarren erakusketa, ‘LGTBIQ+fobia: gorroto delitu eta diskurtsoak‘, maiatzaren 9tik 19ra egongo da ikusgai Zelaieta Zentroko lehen solairuan. Erakusketa honek LGTBIQ+fobia eta sexu eta genero-aniztasunaren aurkako gorroto-delituak zein diskurtsoak jorratzen ditu, eta errealitate horiei aurre egiteko estrategia kolektiboak aurkezten ditu. ALDARTE Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute lankidetzak eta ikuspegi hezitzaile eta aktibista baten bitartez, helburu du herritarren kontzientzia areagotzea eta komunitaterekiko errespetua eta inklusioa sustatzea.

Horri lotuta, maiatzaren 13an, 19:00etan, elkarte antolatzaileak gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango duen doako bisita gidatua antolatu du, erakusketako gaiaren inguruan sakontzeko.