Arkotxa-Bediagako jaiak, asteburuan

  • Abuztuaren 23tik 25era Bixente Deunaren jaiak ospatuko dira auzoan, ekintza egitarau zabalarekin.

Aurrera doa uda eta horrekin batera, baita auzoetako jaiak ere. Asteburu honetan, hain zuzen, Arkotxa-Bediaga auzoa murgilduko da jai giroan, Bixente Deunaren jaiak ospatzeko. 

Jaiak ostiralean, abuztuaren 23an hasiko dira, 19:00etan, ohiko moduan, txupinazoaren jaurtiketarekin. Ondoren, tortilla txapelketa egingo da. Larunbatean ekintza ugari izango dira aukeran, goizeko 9:15etik hasita gaueko 22:30ak bitarte. Igandean, iluntzeko 21:30etan emango zaie amaiera jaiei, txokolatada eta jaien amaierako txupinazoarekin.