Argazki Rally-aren II. edizioa ospatuko da igandean, Uztargi.klik elkarteak antolatuta

Interesdunek egunean bertan eman beharko dute izena Ixerbekoa kiroldegian, goizeko 8:30-9:30 bitartean.

Berrikuntza gisa, jardunaldi hau Herriz-Herri argazki lehiaketaren baitan jaso da.

Datorren apirilaren 28an, bigarrenez ospatuko da Amorebieta-Etxanon Uztargi.klik argazki elkarteak antolatutako Argazki Rallya. Jardunaldiak Amorebieta-Etxanoko udalerria ikuspegi sortzaile eta artistiko batetik behatzera gonbidatzen ditu argazkigintzaren zale guztiak.

Rally honetan hiru sari banatuko dira: lehen saria 200 €-koa izango da, bigarren saria 150 €-koa eta hirugarrena 100 €-koa. Gainera, Amorebieta-Etxanoko bizilagun batek ateratako argazki onenari 100 euroko sari berezi bat emango zaio.

Parte hartu nahi dutenek ekitaldiaren egunean bertan eman beharko dute izena, Ixerbekoa Kiroldegian, 08:30etatik 09:30etara. Berrikuntza gisa, oraingo rallya Herriz Herri ekimenaren barruan kokatu da, hainbat argazki-elkartek antolatutako rally-liga.

Lehiaketaren xehetasun eta oinarri guztiak www.uztargiklik.com web orrian daude ikusgai.