Aratz Azpiri eta Jose Reyes Ramos Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXVI. edizioaren irabazleak

Aire zabaleko modalitatean zazpi sari banatu dira eta Zintzilik modalitatean, aldiz, lau

Ari zabaleko modalitate tradizionalean saritutako lanak Zelaietako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai uztailean. 

Enrike Renteria pintura-lehiaketaren hogeita seigarren edizioa izan da aurtengoa eta dagoeneko lehiaketak baditu irabazleak. Aratz Azpiri, “Zintzilik modalitatean” eta Jose Reyes Ramos, aire zabaleko modalitatean” izan dira Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXVI. edizio honen irabazleak. Lehiaketak bi modalitate ditu: aire zabaleko pintura-lehiaketa, batetik,  eta “Zintzilik”, herriko balkoietan ikusgai jartzen den obra onena saritzeko lehiaketa, bestetik. 

Sari banaketa atzo egin zen Zelaietan eta beste urt ebatez, lehiaketa Sociedad Artístico Cultural Zornozak antolatua izan da, Amorebieta-Etxanoko Udalaren babes eta laguntzarekin. 

Irabazleak: 

Aire zabaleko modalitatean, 6 sari eman dira, arte plastikoetan adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak erabakita: 

–    1. Saria, 500 euro: Jose Reyes Ramos Rodriguez

–    2. Saria 400 euro: Eneko Arruza Iglesias

–    3. Saria 300 euro: Juan Carlos Lang González

–    4. Saria 250euro:Ricardo Azkargorta Zelaia

–    5. Saria 200euro: Iker Mugarra Sanmartin

–    6. Saria 150 euro: Carlos Espiga Alonso y Lorea Eriz Avila (Bi 6. sari)

“Zintzilik 2024” modalitatean, saridunak adituez osatutako epaimahai bitartez erabaki dira eta guztira 4 sari banatu dira,  publikoaren saria barne. Azken hau herritarren botoen bitartez erabaki da. 

–    1. Saria, 500 euro: Aratz Azpiri
–    2. Saria 300 euro: Ane Elgezabal
–    3. Saria  200 euro: Carmen Marín

–    4. Publikoaren Saria 150 euro: AIDAE

Ari zabaleko modalitate tradizionalean saritutako lanak Zelaietako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai uztailean. Lan horiek salgai jarriko dira erakusketan eta horien salmentatik jasotako dirua helburu sozial baterako izango da.