‘Amorebietan argiak’ pintura erakusketa jasoko du Zelaieta Zentroak, apirilaren 12tik 30era

  • Mario Dominguez artista bizkaitarrak egina, olea eta akuarelaz egindako margolanez osatutako erakusketa honek iparraldeko paisaiak irudikatzen ditu, bai kolore zein formatan. 
  • Pintura bilduma hau ikusgai egongo da Zelaietako erakusketa gelan, apirilaren 12tik 30era. 

Inpresionismoak eta arte figuratiboak bat egingo dute datorren hilean Zelaietako erakusketa gelan. Izan ere, apirilaren 12tik 30era bitartean ‘Amorebietan argiak’ deituriko pintura erakusketa izango da bertan ikusgai, Mario Dominguez artista bizkaitarrak oleo eta akuarelaz egindako margolanez osatuta. 

Dominguez ingeniari teknikoa da izatez, baina margolari gisa, oleo, akuarela eta akriliko tekniketan da aditua, Bizkaiko Eskola abangoardistetan ikasi ostean. Dagoeneko erakusketa ugari egin ditu Euskadin, hala nola, Euskal Herriko Meatzaritzaren museoan, Bilbon, Barakaldon, Portugaleten… Kantabria aldera ere salto eginikoa da, Laredo, Santoña edota Colindresera, besteak beste. 

Orain, baina, Amorebieta-Etxanoren txanda da eta horri jarraiki, arte zaletuek zein herritar orok bisitatu ahal izango du artista honen lana, hain zuzen hilaren 12tik 30era. Erakusketak iparraldeko paisaiak izango ditu ardatz, bai kolore zein formatan. Ikusleek, beraz, horien barrena bidaiatuko dute margolanak ikusten dituzten bitartean. 

Margolanak egilearen eskutik ezagutuz

Inaugurazio ekitaldia apirilaren 12an bertan izango da, 18:00etan, eta elkargune kultural garrantzitsua izango da gerturatzen diren artearen zaleentzat. Ekitaldian zehar, Dominguezek bere sorkuntzak biltzen dituzten xehetasunak eta istorioak partekatuko ditu bertaratutakoekin. Ekitaldi hau publikoaren eta artistaren arteko elkarrizketarako plataforma bihurtuko da, bere sormen prozesuan eta bere lanean erabilitako tekniketan sakontzeko aukera paregabea eskainiz. Alkatetzak eta udalerriko zinegotziek ere parte hartuko dute ekitaldian, eta kultur erakusketa horren irekiera ofiziala egingo dute.