Amorebieta-Etxanon emakume batek izandako eraso matxista gaitzesteko erakunde adierazpena

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, martxoaren 21ean emakume zornotzar baten aurka gertatutako indarkeria matxista kasu bat GAITZESTEKO.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gertatutakoa guztiz gaitzesten du eta biktimari behar duen guztian laguntzeko prest gaude.

Udalak Amorebieta-Etxanoko emakumeen elkarteek gaur arratsaldeko 19:00etarako deitu duten kazeroladarekin bat egiten du, eta herritar guztiei dei egiten diegu balkoietara atera eta emakume guztien kontrako erasoei gaitzespen irmoa agertzeko.

Amorebieta-Etxano, 2020ko apirilaren 2a