Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrak gonbidatu ditu 2023ko Mugikortasunaren Enplegu Azokara

Amorebieta-Etxanoko AIC-Automotive Intelligence Centerren instalazioetan izango da, bihar, azaroak 10, 10:00etatik 14:00etara.

Amorebieta-Etxanon egingo da bihar 2023ko Mugikortasunaren Enplegu Azoka, ACICAE Euskadiko Automozio Klusterrak antolatuta, AIC-Automotive Intelligence Centerrekin elkarlanean. Azoka AIC-Automotive Intelligence Centerrek Amorebieta-Etxanon dituen instalazioetan egingo da bihar, azaroak 10, 10:00etatik 14:00etara izango da.

Enplegu Azokaren helburu nagusia da mugikortasunaren sektorerako talentua erakartzea eta lana bilatzen dutenei edo lanez aldatu nahi dutenei lan-aukerak erraztea. Bertaratutakoek hona hau aurkituko dute:

  • Lan-aukerei buruzko informazioa duten enpresa askoren standak
  • Parte hartzen duten erakundeen informazio-hitzaldiak
  • Hautagaiekin bilera pertsonalizatuak egiteko aukera
  • Enplegagarritasuna hobetzeko tailerrak

Gainera, aurten, bizikletaren, trenaren eta itsasontziaren munduko enpresak gehitu dira, eta horri esker aukera gehiago izango dituzte bertaratzen direnek. Horregatik, Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egiten die zornotzarrei aukera pasatzen utz ez dezaten, lan-merkatura gerturatzeko eta hurrengo enplegua aurkitzeko lekua izan daiteke eta.

Kontsultatu orain arte baieztatutako enpresak: https://labur.eus/9JuXn