Amorebieta-Etxanoko Udalak udal webgune berria du

Atari digital berriak Udalak dituen webgune desberdinak helbide bakar baten baitan batzen ditu, herritarrei erreferentziazko webgune bakarra eskaintzeko: www.amorebieta-etxano.eus

Amorebieta-Etxanoko Udalak webgune berria du martxan duela jada aste batzuk: www.amorebieta-etxano.eus ataria, Udalaren webgune nagusia da orain eta egitura berria du, eguneratua eta herritarren eguneroko erabilerarako diseinatua. Gainera, helbide horretan bertan batzen dira Udalak dituen webgune desberdinak, www.amorebieta-etxano.eus izan dadin herritarrentzako erreferentziazko webgunea. Horrela, atari berrian sartu dira www.ametx.eus, www.ametxgazteria.eus eta www.zornotzarrak.euswebguneak. Udal webgunea herritarrentzat erabilterraza izan dadin diseinatu da, egitura argi eta erraz batekin, modu errazean identifikatzen diren elementuekin, eta tipografia zein kolore irakurterrazekin.

Egitura eta informazio berria
Webgunearen egitura berriak herritarrek udal webgunearen baitan aurkituko dituzten atalak jasotzen ditu goialdean: ‘Albisteak, ‘Agenda’ ‘Tramiteak’, ‘Zerbitzuak’ ‘Antolakuntza’ eta ‘Herria’.

Berrikuntza nagusi gisa, ‘Zerbitzuak’ atala Udala osatzen duten hiru arlo nagusitan banatzen da orain: Antolaketa, Hiritartasuna eta Lurraldea. Horrela, zornotzarrek sail bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza aurkitu ahal izango dute: azalpen labur bat, jarduerak, eraikinak eta instalazioak; albisteak, dirulaguntzak, ordenantzak eta erlazionatutako programak; eta pertsona arduradunak zein intereseko telefono eta helbideak.

Era berean, ‘Herria’ izeneko atala eguneratu da, informazioa erraztu eta udalerriari dagokion informazioa balioan jartzeko asmoz, hala nola auzoak eta haien kokapena, herriko jaiak eta auzoetakoak, historia eta pertsonaia ospetsuak, ondarea, bisitak eta leku interesgarriak, kokapen geografikoa edo datu estatistikoak.

Webgunearen hasiera orriari dagokionez, hainbat atal desberdin bereizten dira, lehen begirada batean herritarrentzat interesgarriak dirensk indartzeko, hala nola, HAZerako (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) aurretiko hitzordua, azken berriak, agenda eta zuzeneko estekak. Azken horiek Zornotza Aretoaren orrira, kultur programetara, Gazteriaren atarira, Izen-emateetara, Egoitza elektronikora, Faktura elektronikora, Kontratatzailearen profilera, Enplegu publikora eta Curriculum Vitaera bideratzen gaituzte.

Gazteria ataria
Webgune berriak jasotzen duen atarietako bat gazte zornotzarrei zuzendutakoa da. “Gazteria” botoia edo zuzeneko esteka webgunearen hasierako orrian nabarmentzen da, klik bakar batean eskura izateko helburuarekin,. Horrela, bertan klik eginda, zornotzarrak eta guraso edo tutoreak orrialde egokitu batera bideratuko dira eta bertan etengabe eguneratuko da gazteekin eta haurrekin lotutako informazio guztia. Hau izango da orain beraien atari digital berria udal webgunearen barruan.

Izen-emate bateratuak
Webguneko beste berrikuntzetako bat da izen emateak botoia edo atala. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei zuzendutako jarduera guztiak dokumentu bakar batean jasotzeko erabakia hartu zuen 2022-2023 ikasturtearen hasieran. Erabaki horren ondorioa da atal berri hau. Horrela, online egin beharreko izen-emate guztiak atal honen bidez egingo dira. Klik eginda, erabiltzaileak une horretan aktibo dauden izen-emateak jasotzen dituen orrira sartuko dira.

Egoitza elektroniko berria
Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak bere Egoitza Elektronikoa berritu du. Udal webgunearen hasiera orrian dago orri honetarako zuzeneko sarbidea, https://e-udala.amorebieta-etxano.eus/ estekan klik eginez. Egoitza Elektronikoaren bidez, herritarrek administrazio-izapideak egin ditzakete elektronikoki, ziurtagiria edo sinadura elektronikoa erabiliz. Egindako berrikuntzari esker, Egoitza Elektroniko berriak diseinu argia du, erabilterraza eta gailu elektroniko desberdinetara egokitzen dena. erabilgarritasuna errazten duen diseinu argia du, baita gailu elektronikoetara egokitzea ere. Gainera, egoitza berrian iragarki-taula elektroniko bat ere badago, eta Udaleko teknikarien laguntza teknikoa jasotzeko aukera eskaintzen du.