Amorebieta-Etxanoko Udalak Pedro Zamalloa zornotzarra omendu du ehungarren urtebetetzean

Ainhoa Salterain alkatea, eta Sonia Cabeza eta Jon Artabe zinegotziak, Pedro Zamalloaren egoitzan izan dira, eta oroimenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman dizkiote opari.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordezkariak Pedro Zamalloa Iturriozen etxera hurbildu dira gaur, bere ehungarren urtebetetzean zoriontzeko. Senideak ondoan zituela, Zamalloak etxean hartu ditu Ainhoa Salterain (alkatea), Sonia Cabeza (Gizarte Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Arretako zinegotzia) eta Jon Artabe (Idazkaritza, Funtzio Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia, eta Euskara, Berdintasuna eta Arkalaz-en zeharkakotasunaren koordinatzailea).

Alkateak 100 urteak oroitzeko plaka eta lore sorta eder bat oparitu dizkio Pedro Zamalloari Udalaren gertutasuna erakusteko, halako urteurrenak ez baitira egunero izaten.

Egun berezi honetan, Pedro Zamalloak bere emazte María Rosario Butrón Bilbao eta bere alaba Agur Zamalloa Butrón izan ditu lagun, poztasun eta esker oneko momentu hau elkarrekin partekatzeko asmoz. Bisitaren ostean, familia El Cojo jatetxean elkartu da, ospatzeko helburarekin.