Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoko patioaren instalazioak hobetzen jarraitzen du

  • Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoko patioko lanak hasi ditu
  • Obraren helburua da patioa inklusibo bat sortzea, azalera-berde handiagoarekin, ibilbide berriekin eta jolas gune berri batekin, natura errespetatzen duten materialak erabiliz
  • 280 euroko aurrekontua bideratuko du lanak burutzeko, eta obra 3 hilabeteko epean amaituta izatea aurreikusten da

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea ikastetxe publikoko patioa hobetzeko obrak hasi ditu. Obra horien aurrekontua 115.287,36 €-koa da, eta helburua da patioa espazio inklusibioa eta naturalizatua bihurtzea, hau da, jolas eta sormen-jarduerak eta naturarekiko harreman-jarduerak garatzeko gune egokia ahalbidetzea. Udalak, gutxi gorabehera 115.280 euro bideratuko ditu obra burutu ahal izateko.

Eskolako patioa azalera gogorreko eremuetan dago banatuta gaur egun, hainbat marrazkirekin, jardueren aniztasuna sustatzeko. Ikastetxeko zuzendaritzak eta irakasleek aztertu dituzte honen alde onak eta gabeziak. Ikastetxeak proposatutako konponbideen artean daude berdeguneak sortzea lurraren gogortasunari aurre egiteko eta ikasleek naturarekin duten harremana hobetzeko. Gainera, kulunka berritzea eta itzalguneak sortzea planteatzen da, jolastokia atseginagoa eta erabilgarriagoa izan dadin egun eguzkitsuetan.

Proposatutako obrak trenaren linearen ondoan egingo dira. Bertan, tamaina ertaineko zuhaitzak landatuko dira itzala emateko, eta lan eta sozializazio-eremuak jarriko dira, mahai eta aulkiekin. Hobekuntza horiek lehendik dauden instalazioetan eraginik izan gabe egingo dira, eta berdeguneek ura biltzeko sistema propioa izango dute, dauden hustubide-kutxatiletara konektatuta.

Obra honen helburuak honako hauek dira:

  • Patio inklusiboa: Ikastetxeko haur guztiek jarduera ludikoetan modu inklusiboan eta hezkidetzan parte hartu ahal izateko gune bat sortu nahi da. Hobekuntzek jolaserako eta mugimendurako aukerak handitzea ahalbidetuko dute, kide izatearen sentimendua indartuz, jarduera fisikoa sustatuz eta ikasleen garapen emozionalari lagunduz.
  • Berdegune-azalera handitzea: Landare-azalera 332m2 handituko da, estrategikoki kokatutako zuhaitzak landatuz, patioari itzala eta hezetasuna emateko. Horrek ikasleen ongizate mentalari eta garapen kognitiboari lagunduko dio, eta kutsadura eta zarata murriztuko ditu.
  • Ibilbide berriak: Dauden ur-iturriak eta kanporako irteera lotuko dituzten ibilbide berriak sortuko dira, jolasetarako eta jardueretarako testuinguruan ingurune berdeak eskainiz. Irisgarritasuna lehenesten da, eta jolasteko, atseden hartzeko eta sozializatzeko aukerak sortuko dira.
  • Jolasak: Trebetasuna, oreka eta sormena sustatzen dituzten jolas berriak instalatuko dira, ingurumena errespetatzen duten materialak erabiliz. Horien artean, eskailera eta txirristadun etxetxo bat, oreka zutoinak, antzerki eta musika txabola bat eta lau aulki dituen mahai bat daude.

Obrak fase bakar batean egingo dira, eta eskolako patioaren eraldaketak ikasleen bizi-kalitatea nabarmen hobetzea eta garapen integrala sustatzea espero da.