Amorebieta-Etxanoko Udalak Jan Alai, Haizetara eta Eleizetan atzeratu ditu

Amorebieta-Etxano, 2020ko apirilaren 24a. Amorebieta-Etxanoko Udalak herriarentzat bereziki esanguratsuak diren hiru ekitaldi atzeratzea erabaki du: Zornotzan Jan Alai pintxo lehiaketa, Haizetara kaleko banden nazioarteko jaialdia eta Elizetan ganbera musikako programa.

Hirurak maiatza eta ekaina artean egitekoak ziren baina Batzordeetan, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, aho batez, atzeratzea erabaki dute.  Horrela, zornotzarrekiko erantzukizunez jardunez, lehentasun osoa emango zaio egungo osasun eta ekonomia larrialdiari.

Udalak ez du baztertzen ekitaldiak aurrerago egitea, betiere guztientzako osasun eta segurtasun berme guztiekin egiterik izanez gero. Halaber, Udalak ahal duen guztia egingo du neurriak eragiten dien profesionalek izango dituzten galerak konpentsatzeko.