Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren eskelak argitaratuko ditu

Amorebieta-Etxano, 2020ko apirilaren 22a. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren eskelak jarriko ditu Udaleko web orrian, izandako heriotzen berri izan dezaten zornotzar guztiek. 

Horrela, Udalak, hildakoen familien oniritziarekin betiere, hileta-enpresek helarazitako eskela guztiak argitaratuko ditu.

Heriotzak Udaleko web orriaren bidez jakinaraziko dira, www.amorebieta-etxano.eus eta baita Udalaren Facebookeko orrialde ofizialean ere: www.facebook.com/amorebietaetxanokoudala/

Udalak, horrela, gertatutako heriotzen berri izateko herritarrek duten beharrizanari erantzuten dio, konfinamenduarengatik heriotzen berri izatea zailagoa baita une hauetan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gainera doluminak eman nahi dizkie egun zail hauetan etxekoren bat hil zaien herritar guztiei eta behar dutenerako laguntza emateko prest agertu da.

Horretarako, etapa mingarri honetan  gune bat behar izanez gero sentitzen dutena adierazi eta laguntasunerako, Gizarte Ekintza Sailera dei dezakete, 94 630 01 90 telefono zenbakira, daukaten zalantza edo kezka partekatzeko.