Amorebieta-Etxanoko Udalak Gure Kirolak pilotalekuko lanak hasi ditu

Hobekuntzaren helburua da eraikinaren estalia konpontzea, polikarbonatozko sareta bat jarriz eta estalkiko txapa ordezkatuz.

Aurreikuspenen arabera, obrek 2 aste iraungo dute, eta denbora horretan, Gure Kirolak pilotalekuko erabiltzaileek Euba, Bernagoitia, Etxano eta Zubizabala pilotalekuak izango dituzte eskura.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Gure Kirolak kirol espazioaren hobekuntza lanen hasiera iragarri du. 10.018,88 euroko aurrekontuarekin, lanak gaur, urtarrilak 29, hasi dira aldamioen instalazioarekin; lan nagusiak berriz bihartik aurrera hasiko dira, urtarrilak 30.

Proiektuak bi asteko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta eraikinaren estalkia konpontzea du helburu, gaur egun filtrazio-arazoak baititu. Lanek barne hartuko dute erremate bat jartzea polikarbonatozko saretatik, 1 mm-ko omega galbanizatua erabiliz. Gainera, 625 mm-ko gehieneko garapena eta 1 mm-ko lodiera duen babero erako errematea jarriko da altzairu galbanizatuzko xaflan, kolore zurian, polikarbonatoaren aurkako erabateko zigilatzea ziurtatuz.

Beste hobekuntza esanguratsu bat izango da estaldura xafla ordeztea. 40/250 motako xafla profilatua edo antzekoa erabiliko da, 0.6 mm-ko lodierakoa, altzairu galbanizatuzkoa eta aurrelakatuzkoa, fabrikatzailearen kolore zuri edo estandarrean, CE markaketarekin eta dagoen egiturari finkatuta.

Herritarrekiko konpromisoa
Hirigintza zinegotzia den Anartz Gandiagak azpimarratu du Gure Kirolak proiektua aurrekontu parte-hartzaileen bidez onartu zela: “ekimen honek Udalak gure herritarrekin duen konpromisoa islatzen du, eta  kasu honetan, kirol arloarekin. Instalazio horiek hobetzea beste urrats bat da Amorebieta-Etxanon bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko bidean, guztiontzako espazio seguru eta modernoak sortzeko dugun konpromisoa erakusten du.”

Beste aukera batzuk
Gandiagak gogorarazi duenez, lanek dirauten bitartean ezin izango da Gure Kirolaken espazioa erabili: “Gure Kirolak Erdu Pilotaren taldeek eta zorntozarrek erabili ohi dute, aldez aurretik erreserba eginez. Aste hauetan zehar, gogorarazi, Eubako pilotalekua erreserbatu dezaketela, eta baita, Bernagoitia, Etxano eta Zubizabala pilotalekuak ere erabili ditzaketela kirola praktikatzeko”.