Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Euskal ahozko ipuinak’ hitzaldia antolatu du Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunean

Hitzaldia Jon Mentxakatorre Odriozolak emango du, Santiago Onaindia bekaren irabazleak, martxoaren 21ean, 18:30ean. Amaitu ondoren, herritarrek testu antologikotik aukeratutako hainbat ipuin errezitatuko dituzte.

Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak ekitaldi berezia antolatu du datorren ostegunean, martxoak 21. Ekimena arratsaldeko 18:30ean izango da, eta bertan, Jon Mentxakatorre Odriozolak, Santiago Onaindia sariketako bekadunak ‘Euskal ahozko ipuinak’ hitzaldia eskainiko du.

Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunaren helburua da ahozko narrazioak kulturaren eta tradizioaren funtsezko zutabe gisa duen garrantzia azpimarratzea, batez ere euskal literaturaren esparruan. Hori da, hain zuzen ere, Santiago Onaindia Bekaren nahietako bat, eta hala jasotzen du Jon Mentxakatorre XVII. edizioko bekadunak “Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa’ lanean. Lan horretan euskal tradizioko ipuinen artean lurpearekin zerikusia daukaten pertsonaiak eta gertaerak aztertu ditu. Azterlanari testu antologia ere gehitu dio, berak iturritzat erabilitakoen artean aukeratuta.

Hitzaldiaren ondoren, herritarrek ipuin kontaketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, Mentxakatorreren obraren antologiatik aukeratutako hainbat ipuin errezitatu ahal izango dituzte. Ekitaldiak ahozkotasuna eta bere garrantzi kulturala ospatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko bizilagunekin autorearen aurkikuntzak eta ikasketak partekatzea du helburu, euskal literaturaren esparruan ikerketa sustatuz.

Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguna