Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Bertokoak berton’ programa jarri du abian, auzoak dinamizatzea helburu duen ekimena

Ainhoa Salterain alkatea Boroa, Etxano, Euba eta San Migeleko bizilagunekin elkartu da, landa-eremuetan bizi diren zornotzarrekin. Gainera, informazio esku-orri bat bidaliko du landa eremuetako etxe guztietara, jakinaren gainean egon daitezen eta ekimenean aktiboko parte hartzeko aukera izan dezaten.

Helburua da auzoetako jarduera bateratuko duen programa bat egitea, besteak bestek, kultura, kirola edo gizarte-jarduerak barne hartuko dituena.

Amorebieta-Etxanoko Udalak urrats esanguratsua eman du herriko auzoak integratzeko eta dinamizatzeko bidean, landa-eremuetako bizilagunekin topaketa zuzenak eginez. Bilera horiek Boroa, Etxano, Euba eta San Migelgo bizilagunekin egin ditu. Bilera horiek ‘Bertokoak berton’ programaren parte dira, eta helburu dute auzoetako jarduera bilduko duen programa bat osatzea, hainbat arlo barne hartzen dituena: kultura, kirola, arlo soziala…

Aste honetan zehar, Ainhoa Salterain alkatea landa-eremuetako bizilagunekin elkartu da, Arkalaz ekimenaren baitan, programaren inguruan auzotarrak entzun eta elkarlanean aritzeko helburuarekin. ‘Bertokoak berton’ programaren aurreneko bilera hauen helburua izan da entzute aktiboa sustatzea, hau da, auzo elkarteek antolatzen dituzten jardueren, ekimenen eta proposamenen berri izatea,  ekarpenak jaso eta programan gehitzeko helburuarekin.

Ainhoa Salterainek kultura, gizarte eta kirol jarduerak herrigunetik haratago zabaltzearen garrantzia azpimarratu du, auzoak Amorebieta-Etxanoko komunitatearen ezinbesteko elementu bezala aitortuz: “auzoetara jarduera ezberdinak hurbildu nahi ditugu, eta zuen jarduera eta ekimenetan parte hartu. Horregatik, oso garrantzitsua da zuen ekarpenak jasotzea”.

Informazio-bilketa
Auzotar horietako herritarrak jakinaren gainean daudela eta aktiboki parte hartu ahal izango dutela bermatzeko, Udalak informazio esku-orri bat banatuko du etxez etxe, landa-eremuetan. Material horrek, informazioaz gain, auzotarren proposamenak idazteko aukera ere eskainiko du. Ondoren, Udaletxean eta Zelaietan jarriko diren postontzietan utzi ahal izango dituzte.  Horrez gain, Udalarekin harremanetan jar daitezke telefonoz, HAZaren bitartez, 94 630 00 02 zenbakira deituta, edo bertokoakberton@amorebieta.eus helbidera idatzita.

Parte hartzearen eta auzoen garapenaren aldeko apustu honek Amorebieta-Etxanoko Udalak bere herritarrekin duen konpromisoa islatzen du, gizarteratze handiagoa eta auzoetako bizitza aberastea ekarriko duten bideak bultzatzea.

Deskargatu ‘Bertokoak berton’ eskuorria