Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunarekin

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du gaur, apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunarekin. Egun honen helburua da lesbianen oinarrizko eskubideak aldarrikatzea, besteak beste, eskubide-berdintasuna, espazio publiko eta pribatuetan ordezkaritza izatea, eta haien existentzia aitortzea, ikusgarritasunaren bidez.

Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du lesbianen ikusezintasuna emakumeen aurkako indarkeria mota bat dela, eta adierazi du haien eskubideak Giza Eskubideak direla, eta sexu eta afektibitate orientazioaren adierazpen askea sexu eta ugalketa-eskubideen parte dela.

Era berean, Udalak bat egin du Berdindu!ren adierazpenarekin. Bertan azaltzen den moduan, beharrezkoa da emakume lesbianak espazio publikoetan, kaleetan, ikastetxeetan, etab. hain ikusezin izateari uztea: “baita ere, lesbiana helduak, aniztasun funtzionala dutenak zein migratuak eta asilo-eskatzaileak agerikoagoak izan daitezen eta gizartean pisu handiagoa izan dezaten”.

Ikusezintasun lesbikoak duen benetako esanahiaren kontzientzia areagotzeko konpromisua beharrezkoa dela ere azpimarratzen da: “gizarte patriarkalaren onarpen ezarekin lotutako errealitatea bat da, emakumeentzako sexualitate aske eta autonomoa onartzen ez duena”.

Azkenik, Berdindu!rekin bat eginik, Udalak emakume lesbianak animatu nahi ditu euren isiltasuna eta ezkutaketa haustera: “adina, egoera soziala, azalaren kolorea edo jatorri kulturalak berdin dio, gizarte anitza eta plural bat ez da posible izango euren burua beldurragatik, zein euren sexualitateak eragiten dien lotsa zein erruagatik, eskuztatzera behartuta dauden pertsonak dauden bitartean”.