Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin

Gaur, otsailak 15, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Aspanovas elkarteak egindako adierazpenarekin.

“Gaur egun oso garrantzitsua da haur eta nerabe minbiziaren errealitatea lehen pertsonan bizitzen ari diren edo bizi izan duten familia guztientzat. Urtero, otsailaren 15ean, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta gaurko eguna aprobetxatzen dugu gaixotasuna pairatzen duten familia guztiei babesa emateko. Aurten urrezko begizta erabiliko dugu gure familien ausardia sinbolizatzeko, era ezberdinetan, baita bizitzen duten itxaropenarekin.

Gainera, aurten azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela haur eta nerabe minbizitik bizirik atera direnei epe luzerako jarraipena eskaintzea, beren gaixotasun onkologikoarekin eta jasotako tratamenduarekin lotutako osasun-arazoak izan baititzakete. Jarraipen horrek tresna eta mekanismo egokiak emango lizkieke izan daitezkeen albo-ondorio espezifikoen diagnostiko goiztiarra eta tratamendua errazteko.

Aspanovasen 100 familia baino gehiago artatzen ditugu urtero. Horregatik gaur, elkarte, eskola, erakunde eta kanpainarekin bat egin nahi duten pertsona guztiek, haur minbizidunen familiei bakarrik ez daudela gogorarazi nahi diegu. Gaur, urre-koloreko begiztek familia horien guztien aldeko batasun eta elkartasun esanahia hartzen dute.

Keinu txiki bakoitzak balio duela eta elkarrekin indartsuagoak garela aldarrikatu nahi dugu. Eraiki dezagun elkartasun-sare bat minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen familia guztientzat euskarri eta laguntza izan dadin” azaldu du Aspanovas elkarteak, minbizidun haurren elkarteak.