Amorebieta-Etxanoko Udalak 2023ko Udal Enplegu Plana onartu du

2023ko Udal Enplegu Planaren esparruan, abenduan bertan 11 pertsona kontratatu ditu Udalak.

Ainhoa Salterain: “Udalaren ustez, enplegua funtsezko zutabe estrategikoa da norbanakoaren hazkunderako, gizarte-kohesiorako, aurrerapen ekonomikorako eta gizarte lehiakor eta sozialki aurreratu batean aberastasuna sortzeko”.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2023ko Udal Enplegu Plana onartu du, udalerriko enplegua hobetzeko tresna gisa, herriko bizilagunak kontratatuz. Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak azaldu duenez, “Udalak enplegua garapen pertsonalerako, kohesio sozialerako eta garapen ekonomikorako eta gizarte lehiakor eta sozialki aurreratu batean aberastasuna sortzeko elementu nagusitzat hartzen du”.

11 lanpostu berri Amorebieta-Etxanon
Horrela, azaroaren hasieran iragarritako kontratazioari esker udalerriko bederatzi langabetu kontratatu ditu Udalak (zortzi peoi eta talde-arduradun bat) sei hilabeterako. Eta horri, bi kontratazio berri gehitu behar zaizkio; kasu honetan gazteak kontratatu dira, urtebeteko iraupeneko kontratuekin. Azken bi kontratazio horiek administrazioko eta ingurumeneko teknikari lanpostuak betetzeko izango dira.

Halaber, 2023ko Udal Enplegu Planaren helburua da Amorebieta-Etxanoko langabeei lan-aukerak eskaintzea. Programa horiek 233.141,18 euroko aurrekontua izango dute soldatetan eta Gizarte Segurantzatik eratorritako gastuak direla eta.

Gainera, egindako langileen hautaketan gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna mantendu da, kontratatutako pertsonetatik 6 emakumeak izan baitira eta 5 gizonak.