Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 25a. Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak aho batez hartu du erabakia, uste baitu parte-hartzaileen zein begiraleen osasun bermeak betetzeko aukerarik ez dagoela.

Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago biltzen dira. Ume asko, beraz, eta dakigunez, jendetza saihestu beharreko zerbait da, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan.  Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dauden murrizketengatik,  ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikatzea eta baldintza guztiak betetzen dituzten guneak egokitzea.

Udalekuak oso garrantzitsuak dira udan lana eta familia uztartzeko. Horren jakitun, Amorebieta-Etxanoko Udala erabakia hartzeko zain egon da, gauzak nola doazen ikusi arte.

Azkenean, aukera guztiak aztertu ondoren, Udalak udalekuak bertan behera uztea erabaki du, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta betiere kutsadura berriak ekiditeko.

Leave a Comment