Amorebieta-Etxanoko ikasleek Eskola Bideen inguruan landutako proposamenak aurkeztu dituzte Eskola Agenda 2030 Udal Foroan

Udal ordezkariek ikasleek egindako proposamenak jaso dituzte eta horiek aztertu eta martxan jartzeko konpromisoa adierazi dute

Amorebieta-Etxanoko ikastetxeetako LH 3,4,5,6 eta DBH 1,2,3 mailetako ikasleek parte hartu dute udalak sustatutako Eskola Agenda 2030 ekimenean. Aurten, “Eskola bideak” aztertu dituzte eta gaur egin den Udal Foroan aurkeztu dituzte landutako proposamenak Ainhoa Salterain alkatearen eta udal teknikari zein zinegotzien aurrean.

Amorebietan era seguruan ibiltzeko aholkuak

Herriko ikastetxe desberdinetako joan etorriak, hau da, Eskola-bideak aztertu dituzte, bakoitzean, oinez zein bizikletaz joateko dauden arazo eta oztopoak indentifikatzeko eta horien aurrean udalari proposamen zehatzak egiteko. Eskola Agenda 2030aren baitan,  ikasturtean zehar lau ikastetxek praktika onak ere landu dituzte gai desberdinen inguruan: mugikortasuna, elikadura, energia… besteak beste. Gaurko udal foroan ateratako ondorio nagusienak aurkeztu dituzte ikasleek Amorebietan era seguruan ibiltzeko helburuarekin.

Alkateak nabarmendu du Eskola Agenda 2030 ekimena funtsezkoa dela hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren eta garapen arduratsuaren printzipioak sustatzeko eta elkarrekin etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko. Zentzu horretan, alkateak herriko ikastetxeetako ikasleek egindako proposamenak aintzat hartuta Eskola Bideak ekimena garatzeko konpromisoa hartu du.

Aurkezpeneko irudia