Amorebieta-Etxanok ibilgailu elektrikoen “Greenpower Bridgestone Zirkuitua” lehiaketarekin bat egin du

Lehen zein Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek osatutako taldeak eurek eraikitako auto elektriko eta jasangarri batekin lehiatuko dira.

Lehiaketa martxoaren 10ean hasiko da, Bilbon, eta maiatzaren 19an helduko da Amorebieta-Etxanora, non, gazteek Goblins modalitatean hartuko duten parte.

Amorebieta-Etxanok bat egin du ibilgailu elektrikoen “Greenpower Bridgestone Zirkuitua” deituriko lehiaketarekin. Ekimenaren laugarren edizioa da aurtengoa eta Bizkaiko beste lau herrirekin batera hartuko du parte: Bilbo, Leioa, Barakaldo eta Santurtzirekin batera, hain zuzen ere. Lehiaketa honen helburu nagusia da gazteen artean mugikortasun iraunkorra eta berrikuntza sustatzea.

Aurten Greenpower Iberia hezkuntza-programak inoiz baino parte-hartze altuagoa izango du; iaz 82 taldek hartu zuten parte eta edizio berri honetan, herrialde desberdinetako 110 taldek baino gehiagok eman dute izena. Horrekin batera ikastetxe parte-hartzaileen kopuruak ere gora egin du, 62tik 87ra.

“Greenpower Bridgestone Zirkuitua”, konponbide aurreratuetan eta mugikortasun iraunkorrean munduko liderra den Bridgestonek enpresak babesten du, Alfonso Líbano Firestone fundazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, tokiko udalekin (horien artean, Amorebieta-Etxanoko Udala) eta Enekuri Motor eta Autonervión ibilgailuen kontzesionarioekin batera.

9 eta 25 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago eta helburu du gazteen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikarekiko (STEM) interesa sustatzea, horretarako ibilgailu elektrikoak diseinatuz, eraikiz eta horiekin lehiatuz. Ekimen honen bitartez, beren ibilgailu elektrikoa sortzeko negozio-plan bat sortzea eta garatzea eskaintzen zaie erronka gisa, ondoren, ibilgailu horrekin parte har dezaten lehiaketan.

Maiatzaren 19an, hitzordua Amorebieta-Etxanon
Lehiaketa igande honetan, martxoak 10, abiatuko da Bilbotik eta maiatzaren 19an iritsiko da Amorebieta-Etxanora. Egun horretan, Goblins modalitatean parte-hartuko dute gazteek.

Modalitate honetan, bateria agortu gabe kilometro gehiago egitea lortzen duen pertsona izango da irabazlea; modalitate honetan, beraz, ez du lehiakide azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta iraunkorrenean gidatzen duenak baizik. Izan ere, lehiaketak, ibilgailu azkarrenaz haratago, eraginkorrena eta jasangarriena saritzen du, modu horretara taldeek beren ibilgailuen errendimendua optimizatzeko duten gaitasuna proban jarriz.

Lehiaketaren egutegia

  • Martxoak 10 | Bilbo – San Mames | 10:00-14:00 | f24/f24+
  • Apirilak 14 | Leioa | 10:00-14:00 | Goblins
  • Apirilak 25 | Santurtzi | 10:00-14:00 | Workshop
  • Maiatzak 19 | Amorebieta-Etxano | 10:00-14:00 | Goblins
  • Ekainak 2 | Barakaldo – Herriko plaza | 10:00-14:00 | Goblins
  • Ekainak 16 | Durango | 10:00-14:00 | f24/f24+